Thursday, April 19, 2007

Musika berria, blogean Danimarkatik jarria!

Gaurko deskubrimendu interesgarria: Sortaldeko lurretatik zuzenean...



ARTS



Talde japoniarrak A.R.T.S. du izena (Authentic Roacksteady Traditional Ska), baina egia esan ez dira, diska honetan behintzat, izeneko estiloetara mugatzen. Diskoak dituen 13 abestietan zehar, Ska moderno azkarra, ("Rude Up!" sarrerako abestian edo "Go! Ska Go!"en bezala), Ska Punka ("All you need is Ska"n bezala, reggae instrumental gitarrero zati batekin, eta punk abesti oso ezagun baten estribiloa nabaritu daitekeelarik) eta ahntzekoak jorratzen dira.



60. hamarkadako Ska klasiko instrumentala ere entzungai dago, "Blue Nova" bezalakoetan. "Poker Face" ere genero horretan kokatu genezake (Skatalitesetik gertu, baina tempo azkarragoarekin, modernizatua bezala, baina kutsu zaharrarekin).



Aipatzekoa ere azken abestia, abioi japoniar kamikazeen samplerrekin, ska instrumental azkarra, toastingez bustia.



Disko konpleto samarra, ikusi daitekeen bezala.



Hala ere, batazbesteko maila ona eduki arren, nere ustez abesti batek dauka protagonismo nagusia disko honetan: "Lover's Pledge", Ska-Rocksteady miztura lasaia, tronboi eta tronpeta solo malenkoniatsu sakonekin (gehien gustatzen zaidana). Melodia sinplea da, baina belarrira erraz sartzen den horietakoa.



Ez noa abesti guztiak komentatzera, baina bat bera ere ez dago bere xarmarik gabea. benetan entzutea gomendatzen dizuet (erreproduktorean pare bat abesti jarriko ditut)



Deskarga ere, beti bezala, hementxe duzue: Download now zShare horia



Taldeari buruz, hona dakidana: Dirudienez hamar bat diska, eta single eta DVD ren bat dituzte kaleratuta, baina gehiago ezin dezaket esan. Hau Dona Dona Recordingsekin atera zuten, 2002an. Beraien webean abesti askoren mp3ak entzungai daude.



Taldea blog honetan aurkitu dut, eta gaztelaniaz dagoen beste honetan ere zerbait aipatzen da, aurrekoaren kopia tamalgarria, 3 egun geroago posteatua eta itxurak mantentzeko berriz ere beste deskarga zerbitzu batera igotako CDarekin. Eta, etikoki inolaz ere onartu ez daitekeena, jatorrizko iturria aipatu gabe!





Powered by ScribeFire.

2 iritzi:

Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

oraintxe hasi naiz entzuten, ta egia esan behar bada japo hauek lehen inpresio ona eman diate, ikusi beharko da bukatzerakoan inpresioa errealitate bihurtzen den.

Keep on Sortaldeko musika berrijah Style!!

Unknown said...

Bai, oso ondo dago diskoa. Ea hurrengo batean sortaldeko taldeekin jarraitu eta Ska Fever edo Tokyo Ska Paradise Orchestrari buruz idazten dudan.