Tuesday, May 08, 2007

Is Inglan' bicomin' a fascist State? The answer lies at your own gate!



"Everywhere you go, is the talk of the day,
Everywhere you go, you hear people say,
That the Special Patrol them are MURDERER, MURDERER!
We can make them get no furtherer!!!!!!"

Hitz gogorrak, alajaina, Linton Kwesi Johnson abeslari eta poeta Jamaikarrarenak (Ingalaterran, Brixtonen txikitatik bizi izan dena, beti ere). Testuingurua, hala ere, ez zen gutxiagorako Bass Culture diskoa irten zenean, 1980an:

Margaret Thatcher "Altzairuzko Dama" boterean zelarik, krisialdi ekonomiko larriak eta industria enpresa garrantzitsuen berritzeak bultzaturiko langabeziak herrialdean arrazakeriarekin erlazionaturiko liskarrak eguneroko kontu bihurtuak zituen.

Horrela, ba, '79ko Apirilaren 23an Ingalaterrako National front alderdi neofaszistak London mendebalean dagoen Southallen ospakizun bat prestatua zuen. Blair Peach, Zeelanda Berriko irakaslea bera, ospakizunaren aurkako protesta ekintzetan murgilduta zebilen eta, 11 lekukoren arabera, kale bazter baten Special Patrol Groupeko polizien eskutatik jipoi latza jaso zuen, bizitza galduz.

Irudien azpian agertzen den letra zatia "Regga Fi Peach" (Reggae Peachentzat) abestitik hartua da, LKJek omenaldi modura konposatua. Kasua, noski, berrirekitze saiakera batzuen arren, inoren erantzukizunik gabe itxi zen.

Linton Kwesi Johnson Jamaikar musikan izandako innobazio sortzaileetako bat da. Zehatz esateko, estilo berri bat sortu zuen 1978an Dread, beat An' Blood diskoan erabilitako DUB POETRYarekin. Estilo hau Reggae erritmoaren gainetik esaldiak sartzean datza baina, Jamaikako DJ edo Toasting estiloan ez bezala, hitzak ez dira inprobisatutakoak, aurrez idatziak baizik.

Beraren zenbait disko entzunak ditut, eta gehien atsegin dudana gaur aurkezten dizuedana da, Bass Culture, esan bezala 1980an kaleratua. Bertan, "Regga Fi Peach"ez gain, amodio eta politika gaiak jorratuz sortutako abestiak aurki ditzakegu, "Sammy Dead" klasiko jamaikarraren bertsio eta guzti, "Di Black Petty Booshwah" abestia hain zuzen. Aipatzekoa, baita ere, letraren probokazioagatik, "Inglan is A Bitch" delakoa, edo belarrira arraro baina erakargarria egiten den "Loraine" (Bad Mannersenarekin zerikusirik ez) amodio kantua.

Beti bezala, hemen duzue diskoa jaisteko aukera:Download now zShare horia

Mp3 erreproduktorean ere pare bat abesti jarriko ditut, ohitura den legez.

Blair Peachi buruz zerbait gehigao jakiteko: Anti Nazi Leaguen omenaldi orria;Wikipedia;

Linton Kwesi Johnsoni buruz: Diskografia; Musika zigilua; Web ofiziala;


Powered by ScribeFire.

1 iritzi:

Anonymous said...

hori hori! ingeles faszistak! tea, kriketa, musikala ta berezi sentitzearean beharra duten akonplejatuak...