Tuesday, April 17, 2007

Jazzaldia helps us in keepin on True & pure Jamaican Style!!!

Jazzaldia 2007



Goiza kontentu hasteko aukerarik onena: 2007ko Jazzaldiko Kartelari begirada bat botatzea besterik ez dugu behar:



A SIDE- The Skatalites - In Orbit Vol



Uztailaren 24an, Kursaal atzean (hondartzan edo eskenatokian baieztatzeko dago) dohainik noski, The Skatalites taldea, hainbatetan aipatua. Jamaikar musikaren mito handienetako bat, inongo dudarik gabe.



Eta (dirudienez 2 egunetan, baina nire ustez webean dagoen akats bat da) 25 eta 26an, Agertoki Berdean, HORACE ANDY!!!



Horace Andy



Tipo hau Roots Reggaearen izarretako bat da, 67an Studio Onen egindako lehen grabaketaren ondoren, 69an ziur aski bere lanik ezagunena den Skylarking ere han grabatu zuelarik. Justin Hinds mitikoaren lehengusu txikia da bera (The Selecterrek gerora bertsioneaturiko "Carry Go Bring Come" eta beste hainbaten egilea)



Azkenaldian Massive Attack taldearekin egindako kolaborazioagatik berriz ere fama irabazia du.



Abesti batzuk jarriko ditut playerrean, ea belarria "egiten" hasten zaizuen, kontzerturako/etarako. Hau/ek ere galdu ezin daitekeena, batez ere gauez, hondartzan eta dohainik izanda.



Gainontzean, oso izen haundiak daude kartelean, jakituria faltagatik komentatzera ausartzen ez naizen arren. Elvis Costello (gure Josu Zabalaren fisikoki oso antzekoa), Sly & The Family Stone, Chick Corea edo Isaac Hayes bezalako mitoak datoz. Buf!



Aurtengo kartela akojonantea. Ezin besterik esan.



Powered by ScribeFire.

0 iritzi: