Wednesday, April 18, 2007

Musika berria Kobenhavndik

Binilo berriak erosi nituen Kopenhagenen eta horien artean bi aurkezten dizkizuet, zaharrena eta berriena.



Zaharrena lehenengo, errespetoagatik:







Abyssiniansen "Satta Massagana" diskoa da, ikusten duzuen bezala. Dudarik gabe, historiako reggae diskarik garrantzitsuenetakoa, eta gida ia guztietan aurreneko hamarren artean kokatua. Eta estatus hori ez da merezi gabe lortua. Diskoari izena ematen dion abestia, esaterako, Rasta musikaren himnoetako bat da, 1969an grabatua (Rasta gaiei loturiko musika apenas egiten hasten zenean), eta Bernard Collins taldekieak 1998ko elkarrizketa honetan aipatzen duenez estudioan grabatzea okurritu zitzaien aurreneko abestia. Letra urruneko lurralde sakratu baten inguruan mintzatzen da, gaurik gabekoa. Askatzen duen mistizismoak Jamaikan gaur egun elizkizunetan abesti hau kantu bezala erabiltzeraino iristera bultzatu du. Hara hor garrantzia!



Diska osoa deskargatzeko: Download now zShare (Abesti pare bat ere sartu ditut musika erreproduktorean)



Ta orain, berriena:



B&B International taldeak Wendy Wonder abeslariaren ahotsarekin ateratako 12"tako (binilo handia) "Not Touching the Ground" EPa da (aurpegi bakoitzean abesti bat baino gehiago duena). Ameoba izeneko musika denda batean lortu nuen (musika elektronikoz betea dagoen disko denda zuri, elegante, disko gutxiko baina ondo aukeratutakoetakoa).



Bi abesti nagusiak, A aurpegian daudenak, oso interesgarriak dira. Funk-Reggae estilokoak dira, baina "Ska beat"ak dantzatzeko ikutu berezia ematen die. Neskaren ahotsa sakona eta potentea da, dudarik gabe. Deskubrimendu interesgarria benetan. Webetik ateratako bi abesti horietako bat erreproduktorean duzue.





Powered by ScribeFire.

0 iritzi: