Sunday, November 16, 2008

Igande Arratsalderako Reggaea 12




Dozena kunplituta, igande arratsalde hontarako ere bada entzungarria den musika jamaikarrik:


Inoiz baino gehiago, denetarik dagoela esan beharra dago: Ska, Reggae eta karibeko beste estiloen nahasketa ere abestiren baten. Gaur egungo taldeak, Studio Onen hasiera xamarretik egondako musikariak eta baita betiko eta oraingoen artean sortutako abestiren bat ere.

Goza dezazuela!

Sunday, November 09, 2008

Igande Arratsalderako Reggaea 11


Igande Okupatua izan det eta, barkamena eskatuz, baina garaiz oraindik, 11. Reggae bilduma. Aste honetan Lovers Rocka nagusi!

Abestien komentariorik gabe izan beharko du oraingo honetan. Sentitzen det! Bilduma nere gustukoenetakoa da, hori bai esan beharra dagoela.



Disfrutatu!

Sunday, November 02, 2008

10. Igande arratsaldetarako Reggae bilduma

Zenbakiak gogorarazten dit 10. aldiz hemen naizela momentu lasaietarako (edo giroa lasaitzeko) jamaikar kutsuko musika pixka bat zuekin konpartitzeko asmoz.

Zer dugu ba, hamargarren bilduma hau osatzeko?

Denetarik pixkat, ia beti bezala:

My Time - Bob Andy
Me and you - Carlton & The Shoes
Red Moon - Clancy Eccles
Sho-Bee-Doo - Byron Lee & The Dragonaires
Crime Don't Play - Bob Andy
Love Me Forever - Carlton & The Shoes
Jimmy Say Hello - Jimmy London
Going Home - Bob Andy
Running Wild - Jimmy London
Father Forgive - Cedric 'Im' Brooks

Ikusten den bezala, Bob Andy, Jimmy London eta Carlton & the Shoes dezente, beste artista klasiko batzuez lagunduta.

Bob Andyk nagusiki Rocksteadya dakarkigu, bere 'Songbook' diska klasikoko hiru abestirekin. Jimmy London, hain ezaguna ez izanda ere, Ingalaterran 70. hamarkadan Reggaea Popera hurbildu zuen horietako bat da, bere ahots gozoa lagun. Entzun, bestela, "Running Wild" abestia. Reggaea Disco musikarekin nahasten saiatzeko saiakera argia dela iruditzen zait.

Bakarlariak utzita, Carlton & the Shoes gehien maite dudan taldeetako bat da. Rocksteadyaren barruan Paragons eta Techniques ezagunagoen alturan daudela iruditzen zait, hirukote bokalista talde bezala (talde eraketa hau oso ohikoa bihurtu zen 60. hamarkada hasierako talde instrumental edo bokalista bakarlarien ondoren). Abesti guztiz marabillosoak dituzte, eta hemen horietako bi frogatzeko.

Azkenik, lehengo astean ere bilduman izandako Clancy Eccles, Blue Moon superklasikoaren bertsio batekin, Byron Lee eta bere Dragonaires orkestra, instrumental mugitu batekin, eta itxiera 100% Rootsa den atmosferan Cedric Brooks haundiarekin. Hori da hori saxoan egitea.

Ilusioa egiten dit, eta ondo legoke jaitsi eta gero komentario labur bat utziko bazenidate!

Ondo Izan!

Sunday, October 26, 2008

Igande Arratsalderako Reggaea 9

Hemen gera berriz ere!

Igande Arratsalderako Reggaea 9:

Roland Alphonso - Sound Beam
Jackie Brown - I No by Now
Jackie Brown - Only One Man
Clancy Eccles - Rough Road
Clancy Eccles - Eternally
The Cimarons - Free as Life
Joe Higgs - Song my Enemy Sings
Joe Higgs - Sincerely
Stephen Marley - Fed Up
Barrington Spence - Don't Touch I Locks

Lehengo astekoa Roland Alphonsorekin itxi genuen eta hontakoa ere berarekin asiko dugu, biniloaren zarata zaharkitua atzetik duen Sound Beam klasikoarekin. Jackie Brownen bi abesti ere baditugu gaurkoan, Reggae eta Lovers Rockaren inguruan mugitzen direnak.

Jarraitzeko, eta aspaldiko partez, Skinhead Reggae instrumental pixkat jamaikar musika munduan 60ko hamarkada hasieratik presente izan den Clancy Ecclesen eskutik. Teklatua nagusi bietan: alaiago Rough Roaden, eta malenkoniatsuago Eternallyn. Reggae roots klasikoagoa The Cimaronsena, Free as Lifeen "Know your direction, know your destination".

Joe Higgs ere bitan azalduko zaigu gaurkoan, Reggae klasikoko eta Pop Reggaeko pieza banarekin.

Bob Marleyren semeetako bat ere agertzen zaigu lehen aldiz aste hontan, Stephen hain zuzen ere, lehengo urtean argitaratutako diskoko abesti batekin. Ahotsa, ahots hori, bere aitarenera ikaragarri hurbiltzen da. Badu klasikotik eta modernotik dosi egokia Fed Up honek, dudarik gabe.

Eta, bukatzeko, Barrington Spence abesti oso kurioso batekin: Don't Touch I Locks. Letrak dioen bezala: "Don't touch I Dreads [Dreads=Dreadlocks=Rasta edo txurroak], look but don't touch". Badakizue: Barringtoni txurrorik ez ukitu. Badaezpada ere.

Ondo Izan!




Disfrutatu dezazuela:

Saturday, October 25, 2008

Hara Tootsek zer dioen!

Igandeetarako musikaz gaindiko postak berreskuratzeko asmoz, hona hemen Toots Hibbert mitikoak BoingBoing blog ezagunekoei emandako elkarrizketa:



Gaur egun Jamaikan nagusi diren estilo eta artisten jarrerari buruzkjo iritzi interesgarria eskaintzen duenla iruditzen zait, Reggae terminoaren sorreraz ere hitz egiten duelarik.

Seen blogean ikusia

Saturday, October 18, 2008

Igande Arratsalderako Reggaea eta bloga bueltan dira!

Azken egunotan blogari buruzko kontuak eskatu dizkidate bi irakurlek, Reggae konpilazioekin zer gertatzen zen galdetuz. 2007ko abendutik bloga ezer mugitu ez bada bada ere, ez dut musika audizioan eten eta gutxinaka egokiak iruditzen zitzaizkidan bildumak prestatzen jardun dut, nahiz eta ez hedatu.

Gaur hori aldatzeko asmoz nator. Ezin dut esan bapateko berrindartze onek zenbat iraungo duen, baina hilabetetan zehar denbora pixkat dedikatu diozun zerbaiti buruz, hainbeste tarte eta gero norbaitek interesarekin hari buruz galdetzen dizunean, obligazio eta poz pixkatekin erantzun beharrean zarela iruditzen zait.

Hemen, bada, Igande Arratsalderako Reggaea 8:




Rain From The Skies - Delroy Wilson
Blinded By Love - Slim Smith
West of Parade (Tommy McCook) - Rupie Edwards All Stars
Rude Walking - Tommy McCook & The Upsetters
Gimme Little Sign - Maxine Harvey
Bogie Reggae - Val Benett
Judgement Warrant - Val Bennett
Closer Together - Slim Smith
Tenor Man Trip - Roland Alphonso & The Soul Vendors
Mr Fashion - Roland Alphonso & The Sound Dimension

RockSteady asko dago bilduma honetan, gaurkoan:
Delroy Wilson eta Slim Smith bezalako generoko ahots nagusienetakoetan, edo Tommy McCooken instrumentaletan. Hala ere, Lovers Rock pixkat ere badugu, Maxine Harveyren ahots gozoan, eta atzetik daukan musika-tresna elektrikoz egindako melodian.

Hori da "modernotasunari"egindako kontzesio bakarra. Gainontzekoek atzera, 60. hamarkadara garamatzate berriro ere. Val Bennett bilduma hauetan askotan azaldutako maisua bidai lagun dugula. Slim Smithek ere berriro bere mezua luzatu nahi dugu, eta nere ere egingo dut. "Closer Together". Blog hau eta irakurleen artean hala izango dela espero dut berriro ere aurrerantzean.

Bukatzeko, saxoaren errege eta Skatalites eta gero Soul Vendorsen ibilitako Roland Alphonso, Phoenix City Mitikoaren sortzailea, Rocksteady eta Reggae pixkatekin gaurkoz zuetaz despeditzeko baliogarri zaidana.

Mila esker hor jarraitzeagatik.

Ondo Izan!