Thursday, April 05, 2007

Dj Laiakoekin kontzertua eta manifa II

Kontextua gogorarazten dut: Dj Laiakoekin backstagean gaude, kontu kontari.

"Kasualidadez", Ska from Jamaicako txapa batzuk eraman nituen kontzertura, "just in case". Dj Laiako bakoitzari bana oparitu nien eta, trukean, Sorkunek ere bere lehen diskoko txapa bana oparitu zigun, kontzertu bukaeran publikoari eskainitako cdeetaz gain.

Jon eta DZrekin Jamaicako musikaz aritu nintzen kontu kontari, eta BECeko azaroko kontzertuaz ere hitz egin genuen, Jamaicako klasiko handi batzuk jo zituztela kontzertu hartan (Satta Massagana- Abyssinians edo No, No, No - Dawn Penn) eta abar.
Dirudienez, taldekoen artean edonori ezizenak ipintzeko ohitura dute, ta nere kasuan "El estudioso de la musica jamaicana" ezarri zidaten, ta gustatzen zait, egia esan.

En fin. Backstageetik gutxi geratzen da kontatzeko. Hurrengo eguneko manifari buruz Ferminek eman zigun, ta hantxe agertu ginen puntual puntual:

"[...]arratsaldean, Copenagheko gaztetxe famatuaren desokupazioaren aurkako
istiluetan atxilotutakoen askapenaren aldeko manifara. Joder! a ze pintak!
12-16 urteko punkiak, super punkiak, hippyak, goitik behera beltzez
jantzitakoak... eta DJ moduan 12 urteko 3 tipo[...]"
Andonik bere emailean idatzitakoa aprobetxatuz, Djak hain gazte izateak harrituta utzi gintuen denok, bereziki DZ. Zioen bezala, berak 13 urterekin ez zuen Max Romeo edo Dawn Pennen binilorik, ta hauek bai.

Tronbonek kontatukaoaren arabera, ordu erdi lehenago Gaztetxe berrian egon omen ziren, eta kotxeak nola gurutzatu eta etxeko paretatik rappel eginez nola eskapatu bezalako ikastaroak eskaintzen ari omen ziren gazte aktibistentzako...!!!

Manifa, hala ere, istilurik gabe joan zen Kopenhageko kaleetan barrena, kriston anbientilloarekin gainera, ze kamioiko Djak gelditu gabe musika jartzen eta speecha botatzen ibili ziren.

Bukaeran kontzentrazioa udaletxearen aurrean, kamioiean Punk taldea sartu ta dena prest egon arte gu zerbeza batzuk hartzen egon ginen.
"[...]Gero sex pistols estiloko kontzertu
intragable bat manifaren amaieran[...]"

Punk espontaneo makarroniko samarra izan zen, bai, baina nik behintzat gustora ikusi nuen. Ferminek komentatzen zuen bere Kortaturen garaiko hasierako kontzertuen antza handia hartzen ziola asuntoari.


Horrela, ba, atsaldeko zazpiak aldera Enekoren etxeruntz abiatu ginen maletak hartu eta trena hartzeko. Aurretik, noski, Dj Laiakoetaz agurtu eta eskerrak eman genizkien, gira berriko kontzerturen batetara hurbilduko ginela promesa eginez.

Esan bezala, hobeto nahita ere ez!




0 iritzi: