Thursday, April 19, 2007

Musika berria, blogean Danimarkatik jarria!

Gaurko deskubrimendu interesgarria: Sortaldeko lurretatik zuzenean...



ARTS



Talde japoniarrak A.R.T.S. du izena (Authentic Roacksteady Traditional Ska), baina egia esan ez dira, diska honetan behintzat, izeneko estiloetara mugatzen. Diskoak dituen 13 abestietan zehar, Ska moderno azkarra, ("Rude Up!" sarrerako abestian edo "Go! Ska Go!"en bezala), Ska Punka ("All you need is Ska"n bezala, reggae instrumental gitarrero zati batekin, eta punk abesti oso ezagun baten estribiloa nabaritu daitekeelarik) eta ahntzekoak jorratzen dira.



60. hamarkadako Ska klasiko instrumentala ere entzungai dago, "Blue Nova" bezalakoetan. "Poker Face" ere genero horretan kokatu genezake (Skatalitesetik gertu, baina tempo azkarragoarekin, modernizatua bezala, baina kutsu zaharrarekin).



Aipatzekoa ere azken abestia, abioi japoniar kamikazeen samplerrekin, ska instrumental azkarra, toastingez bustia.



Disko konpleto samarra, ikusi daitekeen bezala.



Hala ere, batazbesteko maila ona eduki arren, nere ustez abesti batek dauka protagonismo nagusia disko honetan: "Lover's Pledge", Ska-Rocksteady miztura lasaia, tronboi eta tronpeta solo malenkoniatsu sakonekin (gehien gustatzen zaidana). Melodia sinplea da, baina belarrira erraz sartzen den horietakoa.



Ez noa abesti guztiak komentatzera, baina bat bera ere ez dago bere xarmarik gabea. benetan entzutea gomendatzen dizuet (erreproduktorean pare bat abesti jarriko ditut)



Deskarga ere, beti bezala, hementxe duzue: Download now zShare horia



Taldeari buruz, hona dakidana: Dirudienez hamar bat diska, eta single eta DVD ren bat dituzte kaleratuta, baina gehiago ezin dezaket esan. Hau Dona Dona Recordingsekin atera zuten, 2002an. Beraien webean abesti askoren mp3ak entzungai daude.



Taldea blog honetan aurkitu dut, eta gaztelaniaz dagoen beste honetan ere zerbait aipatzen da, aurrekoaren kopia tamalgarria, 3 egun geroago posteatua eta itxurak mantentzeko berriz ere beste deskarga zerbitzu batera igotako CDarekin. Eta, etikoki inolaz ere onartu ez daitekeena, jatorrizko iturria aipatu gabe!





Powered by ScribeFire.

Wednesday, April 18, 2007

Musika berria Kobenhavndik

Binilo berriak erosi nituen Kopenhagenen eta horien artean bi aurkezten dizkizuet, zaharrena eta berriena.



Zaharrena lehenengo, errespetoagatik:







Abyssiniansen "Satta Massagana" diskoa da, ikusten duzuen bezala. Dudarik gabe, historiako reggae diskarik garrantzitsuenetakoa, eta gida ia guztietan aurreneko hamarren artean kokatua. Eta estatus hori ez da merezi gabe lortua. Diskoari izena ematen dion abestia, esaterako, Rasta musikaren himnoetako bat da, 1969an grabatua (Rasta gaiei loturiko musika apenas egiten hasten zenean), eta Bernard Collins taldekieak 1998ko elkarrizketa honetan aipatzen duenez estudioan grabatzea okurritu zitzaien aurreneko abestia. Letra urruneko lurralde sakratu baten inguruan mintzatzen da, gaurik gabekoa. Askatzen duen mistizismoak Jamaikan gaur egun elizkizunetan abesti hau kantu bezala erabiltzeraino iristera bultzatu du. Hara hor garrantzia!



Diska osoa deskargatzeko: Download now zShare (Abesti pare bat ere sartu ditut musika erreproduktorean)



Ta orain, berriena:



B&B International taldeak Wendy Wonder abeslariaren ahotsarekin ateratako 12"tako (binilo handia) "Not Touching the Ground" EPa da (aurpegi bakoitzean abesti bat baino gehiago duena). Ameoba izeneko musika denda batean lortu nuen (musika elektronikoz betea dagoen disko denda zuri, elegante, disko gutxiko baina ondo aukeratutakoetakoa).



Bi abesti nagusiak, A aurpegian daudenak, oso interesgarriak dira. Funk-Reggae estilokoak dira, baina "Ska beat"ak dantzatzeko ikutu berezia ematen die. Neskaren ahotsa sakona eta potentea da, dudarik gabe. Deskubrimendu interesgarria benetan. Webetik ateratako bi abesti horietako bat erreproduktorean duzue.





Powered by ScribeFire.

Tuesday, April 17, 2007

Jazzaldia helps us in keepin on True & pure Jamaican Style!!!

Jazzaldia 2007



Goiza kontentu hasteko aukerarik onena: 2007ko Jazzaldiko Kartelari begirada bat botatzea besterik ez dugu behar:



A SIDE- The Skatalites - In Orbit Vol



Uztailaren 24an, Kursaal atzean (hondartzan edo eskenatokian baieztatzeko dago) dohainik noski, The Skatalites taldea, hainbatetan aipatua. Jamaikar musikaren mito handienetako bat, inongo dudarik gabe.



Eta (dirudienez 2 egunetan, baina nire ustez webean dagoen akats bat da) 25 eta 26an, Agertoki Berdean, HORACE ANDY!!!



Horace Andy



Tipo hau Roots Reggaearen izarretako bat da, 67an Studio Onen egindako lehen grabaketaren ondoren, 69an ziur aski bere lanik ezagunena den Skylarking ere han grabatu zuelarik. Justin Hinds mitikoaren lehengusu txikia da bera (The Selecterrek gerora bertsioneaturiko "Carry Go Bring Come" eta beste hainbaten egilea)



Azkenaldian Massive Attack taldearekin egindako kolaborazioagatik berriz ere fama irabazia du.



Abesti batzuk jarriko ditut playerrean, ea belarria "egiten" hasten zaizuen, kontzerturako/etarako. Hau/ek ere galdu ezin daitekeena, batez ere gauez, hondartzan eta dohainik izanda.



Gainontzean, oso izen haundiak daude kartelean, jakituria faltagatik komentatzera ausartzen ez naizen arren. Elvis Costello (gure Josu Zabalaren fisikoki oso antzekoa), Sly & The Family Stone, Chick Corea edo Isaac Hayes bezalako mitoak datoz. Buf!



Aurtengo kartela akojonantea. Ezin besterik esan.



Powered by ScribeFire.

Thursday, April 05, 2007

Flickr contact interesgarria...

ScreenHunter_01 Apr. 05 15.25


Toots & The Maytalsen Flickerreko argazkiak hemen

Toots & The Maytalsen Flicker Groupa hemen

Web orria hemen

Dj Laiakoekin kontzertua eta manifa II

Kontextua gogorarazten dut: Dj Laiakoekin backstagean gaude, kontu kontari.

"Kasualidadez", Ska from Jamaicako txapa batzuk eraman nituen kontzertura, "just in case". Dj Laiako bakoitzari bana oparitu nien eta, trukean, Sorkunek ere bere lehen diskoko txapa bana oparitu zigun, kontzertu bukaeran publikoari eskainitako cdeetaz gain.

Jon eta DZrekin Jamaicako musikaz aritu nintzen kontu kontari, eta BECeko azaroko kontzertuaz ere hitz egin genuen, Jamaicako klasiko handi batzuk jo zituztela kontzertu hartan (Satta Massagana- Abyssinians edo No, No, No - Dawn Penn) eta abar.
Dirudienez, taldekoen artean edonori ezizenak ipintzeko ohitura dute, ta nere kasuan "El estudioso de la musica jamaicana" ezarri zidaten, ta gustatzen zait, egia esan.

En fin. Backstageetik gutxi geratzen da kontatzeko. Hurrengo eguneko manifari buruz Ferminek eman zigun, ta hantxe agertu ginen puntual puntual:

"[...]arratsaldean, Copenagheko gaztetxe famatuaren desokupazioaren aurkako
istiluetan atxilotutakoen askapenaren aldeko manifara. Joder! a ze pintak!
12-16 urteko punkiak, super punkiak, hippyak, goitik behera beltzez
jantzitakoak... eta DJ moduan 12 urteko 3 tipo[...]"
Andonik bere emailean idatzitakoa aprobetxatuz, Djak hain gazte izateak harrituta utzi gintuen denok, bereziki DZ. Zioen bezala, berak 13 urterekin ez zuen Max Romeo edo Dawn Pennen binilorik, ta hauek bai.

Tronbonek kontatukaoaren arabera, ordu erdi lehenago Gaztetxe berrian egon omen ziren, eta kotxeak nola gurutzatu eta etxeko paretatik rappel eginez nola eskapatu bezalako ikastaroak eskaintzen ari omen ziren gazte aktibistentzako...!!!

Manifa, hala ere, istilurik gabe joan zen Kopenhageko kaleetan barrena, kriston anbientilloarekin gainera, ze kamioiko Djak gelditu gabe musika jartzen eta speecha botatzen ibili ziren.

Bukaeran kontzentrazioa udaletxearen aurrean, kamioiean Punk taldea sartu ta dena prest egon arte gu zerbeza batzuk hartzen egon ginen.
"[...]Gero sex pistols estiloko kontzertu
intragable bat manifaren amaieran[...]"

Punk espontaneo makarroniko samarra izan zen, bai, baina nik behintzat gustora ikusi nuen. Ferminek komentatzen zuen bere Kortaturen garaiko hasierako kontzertuen antza handia hartzen ziola asuntoari.


Horrela, ba, atsaldeko zazpiak aldera Enekoren etxeruntz abiatu ginen maletak hartu eta trena hartzeko. Aurretik, noski, Dj Laiakoetaz agurtu eta eskerrak eman genizkien, gira berriko kontzerturen batetara hurbilduko ginela promesa eginez.

Esan bezala, hobeto nahita ere ez!




Monday, April 02, 2007

Dj Laiakoekin kontzertua eta manifa I

Hobeto... nahita ere ez!

Hala laburbildu ditzaket Andoni eta Koldorekin Kobenhavnen igarotako orduak. 30 bat bakarrik izango ziren, baina ezin mugituagoak.

4etan Koldorekin estaziora iritsi ondoren, Andoni aurkitu genuen eta tivoliren sarrerara abiatu ginen Enekori itxarotera (Esker mila denagatik!!! bere bloga hemen). Handik, minutu gutxiko paseotxoaren ondoren, bera bizi den etxera, trasteak utzi eta Verdens Kultur Centret delakora hurbildu ginen, ezer ez galtzeko asmoz (ze eguneko programak dokumental pare baten emisioa ere barneratzen zuen). Iristean, "Ongietorri komite" kuriososa aurkitu genuen: Jon "Drummond" Elizalde eta Dj Zigor (DZ), musikarien sarrera ondoan mahai batean eserita. Begira gelditu ginen elkarri, ta Jonek azkenean "Zuek euskaldunak zarete, ezta?" galdetu ondoren, beraiekin hitz egin genuen denbora pixka bat. Gero barrura sartu, eta inor ez zegoela ikusita, gertuko taberna batetan garagardo bat hartzera irten ginen.

Bueltakoan dokumentalak ikusi eta aulkiak erretiratzen zituzten bitartean, Nafar jarto samar bat eta duela 7 urte Kopenhaguen bizi den Donostiar bat ezagutzeko aukera izan genuen, DZ irten eta reggaea jartzen hasi zen artean. Gosea nabaritzen hasten ari ginen eta Andoni galdetzera hurbildu zitzaion ea kontzertua hasi baino lehenago afaltzeko zerbait erostea irteteko denborarik izango genuen, eta ezetz. Berehala ahaztu zitzaizkigun goseak eta egarriak!

Minutu batzuk pasata, Jon, Fermin eta Sorkun eskenatokira irten eta kontzertua hasi zen. Ferminen urtetako ibilbidean suertaturiko talde guztien abestietaz gozatzeko aukera izan genuen, Kortaturen garaian konposaturiko eta azken diskorako bertsionaturiko "En la Linea del Frente"tik Negu Gorriaken "Reggae Peachentzat", FM eta Dutek jotako "Nik Baditut Sei" edo Bakarlari moduan ateratako diskoetako "Newroz", "Big Beñat", "Armagideon Tenoreko Aztarnak" edo "Euskal Herria Jamaica Clash", besteak beste.

Ohiko abestien ondoren, eta bukaera gertu zegoela iragarriz, The Specialsen bertsio bat ere entzuteko aukera izan genuen. Kontzertua amaituta, eta DZ musika jartzen ari zen bitartean, esperantza geneukan irten eta beraiekin argazki bat ateratzeko aukera izango genuela.

Horren ordez, Andonik tramankuluak jasotzen ari zen Gustavo managerrarekin hitz egin eta honek zuzenean eskenatoki atzeko atea jo ta musikariei argazki bat aterako ote zuten geldetzeko komentatu zion. Esan eta egin, ta Andoniren gestio bikainetik minutu batera, barruan geunden kontu kontari Dj Laiakoekin zerbezak edanez.

Jamaican diskoa grabatzen pasatako epean gertatutako pasadizo interesgarriak eta Ttaken denborari buruzko kontuetaz Jonekin hitz egiteaz gain, Danimarkako hizkuntzaren egoeraz eta beste hainbatetaz hitz egin genuen. Esan behar dut laurak oso lagunkoi eta jator hartu gintuztela momentuoro eta asko eskertzen den jarrera da hori, batez ere etxetik hain urrun egonda etxean bezela sentiarazten zaituztenean. Eskerrak, beraz, Sorkun, Fermin, Zigor eta Joni.

(Hurrengo sarreran jarraituko du kontakizunak, txapa elkar trukaketa, ezizen jartze eta backstageko kontu gehiagorekin...)

Sunday, April 01, 2007

Guantanamerak badu iada beste bertsio bat... oso gaurkoa gainera



Kantaria Richard Stallman da, hain zuzen ere. Baten bati izena ezaguna egingo zaio. Ideiarik ere ez dutenentzako, esan behar da tipo hau GNUaren edo, errazago esanda, Linuxen guru nagusia dela, eta Software Librearen sortzaileetako bat.