Saturday, March 24, 2007

Oroimena lantzeko... nostalgia pixka bat

Gaztetxoagotan garai onak pasa genituela (oraingoak mespretxatu gabe, noski) ezin ukatu daiteke. 1go Batxilergoko A gela hartan suertatu ginenok behintzat 30 mutil eta 7 neskako klaseetatik erator daitekeen ganberrismo eta abarrez gain, proiektu utopiko samarrak ere montatzen hasteko astia izan genuen. Ikusi bestela hau, zuzenean kuadrilaren altxor kutxatik berreskuratutakoa [6 (!!!) urte pasa dira dagoeneko]...

Skapiak2 efect iluminacion reduced

Ja,ja,ja. Baten bati aurpegia iluminatuko zitzaion barre txikiren batekin... norena da diseinua?...



Ba Jonjoren laguntzaz berreskuraturiko garai bateko dokumentu honek SKAPIAK izeneko perlada haundi samar horietako batetaz hitz egiteko aukera ematen dit, baina batez ere nolabait "saltsan" genbiltzanon artean memoria ariketa kolektibo bat eskatu nahi nizueke.

Izan ere, ez ditut asuntoaren ñabardura guztiak gogoratzen. Bai, ordea, tartean Andoni, Jonjo, ni, Lasa agian bageundela, ta Arsuagatar Alaizek musika taldea martxan jartzera animatzeaz gain Kolerako (hauek ere merezi dute blogean sarrera propio bat, eta informazioa lortzen saiatuko naiz, vaya que sí!) jendea jakinaren gainean jarri zuela.

Proiektuak, argi dago, hasieratik inora ez joateko itxura zuen, batez ere guztiotatik Andonik zuelako musikazko nolabaiteko ezagutza bat (Ittuk ere bai, nola ez, baina ez nago ziur asuntoan zegoen, edo inguruan bakarrik. Zerorrek argitu, Iñaki), eta ez genuelako iada, 16-17 urterekin, denborarik ikasten jarri eta taldea montatzeko. Polita izan zen, hori bai, urte hartako peripezia gehientsuenak bezala, eta batez ere aste batzutan zehar konbertsazio gai sutsua mantentzeko bidea izan zen.

Detaile gehiagotaz oroitzen denak, sin falta, komentarioa utzi dezala!!!!!!

Friday, March 23, 2007

BELTZA RECORDSen WEB BERRIA MARTXAN DA!!!

ScreenHunter_06 Mar. 23 14.06

Ba hori, dagoeneko martxan dago Beltza Recordsen web berria, eta begirada bat botatzea gomendatzen dizuet.

Diseinua bereziki erakargarria iruditzen zait, dena Black, White eta Hot kolorez hornitua.

ScreenHunter_05 Mar. 23 14.02

Luis ia urtebete ibili da egun handiaren esperoan baina azkenik dena martxan da ta bisitari dexewnterekin gainera.

Thursday, March 22, 2007

This is Ska... benetakoa!

Pare bat bideo azkar 1964ko dokumental batetik ateratakoak.

Aurreneko hau dokumentalaren hasiera da. Skalariaken "Naturarekin Bat" entzun duzuenontzako ezaguna egingo zaizue noski...zergatik?

Galduta zabiltzatenontzako, entzun mp3 playerrean Naturarekin Bat eta ulertuko duzue.



Bigarrena berriz, Jimmy Cliff nazioarteko reggae izarraren aurreneko aktuazioetako bat, Specials & Desmond Dekkerek bere garaian bertsionatu zuten abesti batekin. Azken hauen bertsioa ere mp3 playerrean dezue.



Dokumental osoa Kingstoneko Sombrero Clubean dago grabatua, gau bakar batean, 1964an. Skaren lehen garaietako dokumentu audiobisual nagusia da, ordubete 40 minutu luzetan zehar, eta beti ere Byron Lee & The Dragonaires backing band bezala direla, garaiko abeslari nagusienetakoak (batzuk faltan botatzen badira ere) beren musika eskaintzen dutelako.

Blogaren estreinurako... Jackie Edwards

Ostegun goizaldea eta ni hemen, zuen belarriak gozatu arazteko asmoz.

Post Jackie Edwards

Egun luzea izan da gaurkoa, bloga txukun jartzen pasatako orduak kontuan edukita... sarreren gunea zabaldu, izkinak ondo jarri, tresna batzuk orrian prest uzti...

Baina azkenean merezi izan duela uste dut. Joseba izan da bloga ikusteko aukera izan duen lehenengoa, eta inpresio ona eraman duela iruditu zait.

Mail kolektiboa erantzutera noa berehala, eta blogaren linka zuei iristarazteko aprobetxatuko dut.

--------------------------- ************* -------------------------------

Bestalde, eta estreinuko sarreran esan bezala, Jackie Edwardsen musika hurbildu nahi dizuet.

'38an Jamaikan jaioa, bere musika dohaiak Skaren hasierako garaietan eta lehenago ere eman zituen ezagutzera, eta irlak 40 urtetan eman duen musika garapenaz bere abestien bidez konturatu gaitezke. Izan ere, '50. hamarkadako azken urteetako Rhythm & Blues estilotik hasita, '70. hamarkada bukaerako Lovers Rockera arte eta Ipar Amerikako erritmo beltzak ahaztu gabe, denetarik aurkitu dezakegu bere obran.

Estilo zabalera hori da, besteak beste, lehen sarrera honen protagonista bihurtzeko arrazoi nagusietako bat, Jamaikako estilo ezberdin asko jorratu izana.

Bere ahotsaren malgutasun eta leuntasunari esker, Jamaikako Nat King Cole
bezala ezagutzera eman zuten. Dozena bat diska baino gehiago atera zituen merkatura eta bere garrantzia dela eta, 2005ean Trojan Recordsek 2 CDtako bilduma bat atera zuen, deskargarako sarrera honen behekaldean daukazuena. 1992an hil zen, Jamaikan bertan.

Bere 3 abesti hementxe entzun ditzakezue, eskuineko barrako mp3 erreproduktorean, estiloa nondik nora doan ikusteko.

Komentarioren bat jasotzeak ere ilusio HAUNDIA egingo lidake, bai ahotsezkoa (erreproduktore azpiko tresnarekin) zein arrunta. Komentatu!!!

Informazio gehiagorako: MusicMatch Gida[ENG]; Roots Archive[ENG]; Reggae Reviews[ENG]; Boss-Sounds[SPA].


Deskargatu klik eginez: Jackie Edwards - This is my Story [cd 1]

Deskargatu klik eginez: Jackie Edwards - This is my Story [cd 2]

Wednesday, March 21, 2007

Musikaz bustiko zaituztet!!!

rasta lion flag 2



Bueno bueno. Zuetako bat, bi, hiru, lau edo bost blog bat irekitzera animatu eta gero, hona hemen nirea ere. Badakit asuntoak ez duela orain artean arrakasta handiegirik eduki gure artean. Agian orain kuadrilako asko, une berean, etxetik kanpo izanda, gainontzekoon blogetan sartu-irtentxoa egiteko ohitura hartu edo berreskuratu genezake. Nork daki!



Gauzak horrela, blog honek bi helburu nagusi ditu: batetik, nork-daki-non aurkitutako komunikaziorako tresna berrien frogak egiteko plataforma izatea eta, bestalde, zuetako batzuei agian interesgarria irudituko zaizuen musika edukiak eskaintzea.



Azken helburu horri buruz, lehenengo helburua betetzearekin batera datozen berritasun batzu sartzen joango naiz, kapaz izan ahala. Hala nola:

  • irrati antzekoa, nere gomendio musikalak hemendik mugitu gabe entzuteko aukera emango duena.

  • Baita ere gomendio horiek interesgarriak iruditu eta diska edo abesti-sorta osoak jaitsi eta norbere ordenagailuan edo mp3/4ean entzun nahi dituenarentzat, konprimaturiko fitxategietan deskargarako aukera. Dena erraz erraz, inork aitzikiarik izan ez dezan.

  • Bideo interesgarrien saila jartzeko asmoa ere badut, Ittuk irekitako bideari helduz (eskerrak aunitz ideiagatik, maestro!).




Jackie Edwards



Beno ba, estraineko sarrera hau (era berean sarrera moduan doana), estreinatuta dago (hitz joko tonto samarra atera zait).



Hurrengoan, Benetako edukiekin hasiko naiz, Jackie Edwards abeslari jamaikarrari buruzko informazioarekin.



powered by performancing firefox