Thursday, March 22, 2007

Blogaren estreinurako... Jackie Edwards

Ostegun goizaldea eta ni hemen, zuen belarriak gozatu arazteko asmoz.

Post Jackie Edwards

Egun luzea izan da gaurkoa, bloga txukun jartzen pasatako orduak kontuan edukita... sarreren gunea zabaldu, izkinak ondo jarri, tresna batzuk orrian prest uzti...

Baina azkenean merezi izan duela uste dut. Joseba izan da bloga ikusteko aukera izan duen lehenengoa, eta inpresio ona eraman duela iruditu zait.

Mail kolektiboa erantzutera noa berehala, eta blogaren linka zuei iristarazteko aprobetxatuko dut.

--------------------------- ************* -------------------------------

Bestalde, eta estreinuko sarreran esan bezala, Jackie Edwardsen musika hurbildu nahi dizuet.

'38an Jamaikan jaioa, bere musika dohaiak Skaren hasierako garaietan eta lehenago ere eman zituen ezagutzera, eta irlak 40 urtetan eman duen musika garapenaz bere abestien bidez konturatu gaitezke. Izan ere, '50. hamarkadako azken urteetako Rhythm & Blues estilotik hasita, '70. hamarkada bukaerako Lovers Rockera arte eta Ipar Amerikako erritmo beltzak ahaztu gabe, denetarik aurkitu dezakegu bere obran.

Estilo zabalera hori da, besteak beste, lehen sarrera honen protagonista bihurtzeko arrazoi nagusietako bat, Jamaikako estilo ezberdin asko jorratu izana.

Bere ahotsaren malgutasun eta leuntasunari esker, Jamaikako Nat King Cole
bezala ezagutzera eman zuten. Dozena bat diska baino gehiago atera zituen merkatura eta bere garrantzia dela eta, 2005ean Trojan Recordsek 2 CDtako bilduma bat atera zuen, deskargarako sarrera honen behekaldean daukazuena. 1992an hil zen, Jamaikan bertan.

Bere 3 abesti hementxe entzun ditzakezue, eskuineko barrako mp3 erreproduktorean, estiloa nondik nora doan ikusteko.

Komentarioren bat jasotzeak ere ilusio HAUNDIA egingo lidake, bai ahotsezkoa (erreproduktore azpiko tresnarekin) zein arrunta. Komentatu!!!

Informazio gehiagorako: MusicMatch Gida[ENG]; Roots Archive[ENG]; Reggae Reviews[ENG]; Boss-Sounds[SPA].


Deskargatu klik eginez: Jackie Edwards - This is my Story [cd 1]

Deskargatu klik eginez: Jackie Edwards - This is my Story [cd 2]

0 iritzi: