Thursday, March 22, 2007

This is Ska... benetakoa!

Pare bat bideo azkar 1964ko dokumental batetik ateratakoak.

Aurreneko hau dokumentalaren hasiera da. Skalariaken "Naturarekin Bat" entzun duzuenontzako ezaguna egingo zaizue noski...zergatik?

Galduta zabiltzatenontzako, entzun mp3 playerrean Naturarekin Bat eta ulertuko duzue.



Bigarrena berriz, Jimmy Cliff nazioarteko reggae izarraren aurreneko aktuazioetako bat, Specials & Desmond Dekkerek bere garaian bertsionatu zuten abesti batekin. Azken hauen bertsioa ere mp3 playerrean dezue.



Dokumental osoa Kingstoneko Sombrero Clubean dago grabatua, gau bakar batean, 1964an. Skaren lehen garaietako dokumentu audiobisual nagusia da, ordubete 40 minutu luzetan zehar, eta beti ere Byron Lee & The Dragonaires backing band bezala direla, garaiko abeslari nagusienetakoak (batzuk faltan botatzen badira ere) beren musika eskaintzen dutelako.

2 iritzi:

Unknown said...

good job oier!! bloga oso user-friendly iruditzen zait. SNAP asunto hori oso oso interesgarria, badakizu pijada horiek zenbat gustatzen zaizkidan. readerrean sartuko zait, martin varsavsky, enrique dans ta iñaki iturriotz bezelako izenen arten (eduardo madina da nere azken aurkikuntza, jakin nahi duenarentzat...). ez dakizu zenbat kostatu zaidan euskeraz idaztea, bitxikeri moduan, hiztegia 3000 googleeko emaitzetatik desagertu da...

Trojan Warrior said...

Mila esker iruzkinagatik!!!

Blogaren diseinua (batik bat) zein edukiak txukun jartzeko denbora luzea hartu eta gero, eskertzen da feedback positiboa jasotzea. benetan estetikoki lan txukuna atera zaidala konturatzen ari naiz, iada jende dexentek aipatu didalako.

3000 hiztegiari buruz diozunaren harira, beronek bere horretan jarraitzen du, eta link hau lekuko da.