Wednesday, March 21, 2007

Musikaz bustiko zaituztet!!!

rasta lion flag 2



Bueno bueno. Zuetako bat, bi, hiru, lau edo bost blog bat irekitzera animatu eta gero, hona hemen nirea ere. Badakit asuntoak ez duela orain artean arrakasta handiegirik eduki gure artean. Agian orain kuadrilako asko, une berean, etxetik kanpo izanda, gainontzekoon blogetan sartu-irtentxoa egiteko ohitura hartu edo berreskuratu genezake. Nork daki!



Gauzak horrela, blog honek bi helburu nagusi ditu: batetik, nork-daki-non aurkitutako komunikaziorako tresna berrien frogak egiteko plataforma izatea eta, bestalde, zuetako batzuei agian interesgarria irudituko zaizuen musika edukiak eskaintzea.



Azken helburu horri buruz, lehenengo helburua betetzearekin batera datozen berritasun batzu sartzen joango naiz, kapaz izan ahala. Hala nola:

  • irrati antzekoa, nere gomendio musikalak hemendik mugitu gabe entzuteko aukera emango duena.

  • Baita ere gomendio horiek interesgarriak iruditu eta diska edo abesti-sorta osoak jaitsi eta norbere ordenagailuan edo mp3/4ean entzun nahi dituenarentzat, konprimaturiko fitxategietan deskargarako aukera. Dena erraz erraz, inork aitzikiarik izan ez dezan.

  • Bideo interesgarrien saila jartzeko asmoa ere badut, Ittuk irekitako bideari helduz (eskerrak aunitz ideiagatik, maestro!).




Jackie Edwards



Beno ba, estraineko sarrera hau (era berean sarrera moduan doana), estreinatuta dago (hitz joko tonto samarra atera zait).



Hurrengoan, Benetako edukiekin hasiko naiz, Jackie Edwards abeslari jamaikarrari buruzko informazioarekin.



powered by performancing firefox

2 iritzi:

Mikel Lasa said...

Hori duk hori bloga, bai jauna. Diseinua, primerakoa. Edukia, oraingoz behintzat, diseinuaren pare. Eta Internet eskaintzen dituen aukera anitzak ederki uztartuta. Audioa, bideoa, argazkiak... Eta musika jeisteko trikimailu horiek ere dotore. Blogaz a tope disfrutatzeko sugerentziatxo bat. Linketan sartuz gero, lehio berri bat ireki beharrean, blogaren orrialdea bera aldatzen da eta musika entzuten edo bideorenbat ikusten ari bazara moztu egiten da noski. Beraz, kritikatxoa hortik doa. Zorionak Oier! Blog on bat egin eta mantentzea ez da lan makala. Baina jamaikar musikaren maitale sutsua izaki, ziur gustora egingo duzula lan. Segir horrela. Besarkada bat.

Trojan Warrior said...

Ez nago ziur esaten duzun hori zuzentzeko aukerarik izango dudan... Bloggerrek "por defecto" konfiguratuta daukan zerbait dela uste dudalako. Hala ere, kasuan kasuko linkean eskuineko klika egitea besterik ez duzu, eta menuan "abrir en nueva pestaña" adieraztea. Horrekin, aipatzen dituzun ondorio desatseginak ekidingo dituzu.

Mila esker iritziarengatik, eta ondo segi!