Saturday, March 24, 2007

Oroimena lantzeko... nostalgia pixka bat

Gaztetxoagotan garai onak pasa genituela (oraingoak mespretxatu gabe, noski) ezin ukatu daiteke. 1go Batxilergoko A gela hartan suertatu ginenok behintzat 30 mutil eta 7 neskako klaseetatik erator daitekeen ganberrismo eta abarrez gain, proiektu utopiko samarrak ere montatzen hasteko astia izan genuen. Ikusi bestela hau, zuzenean kuadrilaren altxor kutxatik berreskuratutakoa [6 (!!!) urte pasa dira dagoeneko]...

Skapiak2 efect iluminacion reduced

Ja,ja,ja. Baten bati aurpegia iluminatuko zitzaion barre txikiren batekin... norena da diseinua?...



Ba Jonjoren laguntzaz berreskuraturiko garai bateko dokumentu honek SKAPIAK izeneko perlada haundi samar horietako batetaz hitz egiteko aukera ematen dit, baina batez ere nolabait "saltsan" genbiltzanon artean memoria ariketa kolektibo bat eskatu nahi nizueke.

Izan ere, ez ditut asuntoaren ñabardura guztiak gogoratzen. Bai, ordea, tartean Andoni, Jonjo, ni, Lasa agian bageundela, ta Arsuagatar Alaizek musika taldea martxan jartzera animatzeaz gain Kolerako (hauek ere merezi dute blogean sarrera propio bat, eta informazioa lortzen saiatuko naiz, vaya que sí!) jendea jakinaren gainean jarri zuela.

Proiektuak, argi dago, hasieratik inora ez joateko itxura zuen, batez ere guztiotatik Andonik zuelako musikazko nolabaiteko ezagutza bat (Ittuk ere bai, nola ez, baina ez nago ziur asuntoan zegoen, edo inguruan bakarrik. Zerorrek argitu, Iñaki), eta ez genuelako iada, 16-17 urterekin, denborarik ikasten jarri eta taldea montatzeko. Polita izan zen, hori bai, urte hartako peripezia gehientsuenak bezala, eta batez ere aste batzutan zehar konbertsazio gai sutsua mantentzeko bidea izan zen.

Detaile gehiagotaz oroitzen denak, sin falta, komentarioa utzi dezala!!!!!!

3 iritzi:

andmujika said...

NIK PARE BAT GAUZA APORTA DITZAKET. LEHENENGOA, LOGOAREN DISEINUA NEREA DA. ETA BIGARRENA, TALDEAN NI NINTZAN ABESLARIA ETA OIER TRONPETISTA.
ORAINDIK ERE GARAIZ GABILTZA PROIEKTUA MARTXAN JARTZEKO! JAJAJA!

P.D: NIK BEHINTZAT KOKETEO PARE BAT EDUKI DITUT TALDE BATEKO ABESLARI IZATEAREKIN.

Trojan Warrior said...

Tronpeta? Ziur aski zuzen ibiliko zera, baina neri beti beti tronboia gustatu izan zait, Don Drummonden pausoak jarraitu nahiean.

Logoarena konfirmatzen da, beraz, eta garaiz gaudela egia izan arren, ez dakit zergatik zezenak burladerotik ikusi beharko ditugula iruditzen zait, asteazkeneko Ferminen kasuan bezela.

Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

Nik ez det uste partaidetza aktibo handiegirik izan nuenik. Baina bueno, teklatuan lagundu nezake jeje. Eta saxoa ere ikastea laket nuke.