Saturday, September 22, 2007

TokataBot

Praktikoa dirudi...

Kuka Juke Bot 2 - Izena ere kuriosoa

Señoraaaaaa, scratching ere egiten badakiiii, oigaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!

Tuesday, September 18, 2007

Sakrilegioa!!!!!

Amerikano puta hauek (Fishbone) ez dute klasikoengatiko errespeturik batere. Disfrutatu!!!

FISHBONE - Jamaica Ska - 1987

Boss Soundsen foroan ikusia

Sunday, September 16, 2007

Igande arratsalderako Reggaea 4

Argazkia: Eladesor

Aurreko asteko txandapasaren ostean (estropadak Donostian sakratuak dira, ulertuko duzuenez), igandetarako musika bildumatxoa eskaintzen dizuet laugarrenez:

Ohitura jarraituz, aurreko bildumetako protagonistatako baten bat oraingoan ere agertzen da. Kasu honetan errepikatzen duena Wayne Wade da, The Paragons rocksteady izarren "On the Beach" klasikoaren bertsio batekin.

Estilo beretik jarraituta, Derrick Harrioten "Standing In" edo azken honek ezagun egindako "Born to Love you" The Sensationsen ahotsetan.

Rocksteadytik irten gabe, baina reggae kutsu batekin, Carlton and the Shoes talde ez oso ezagunaren "Never Give Your Heart Away" eta "Sincerely Yours". Azken hau, bereziki, sekulakoa iruditzen zait.

Besterik? Ba bai. Esaterako reggaearen txokoa betetzen dute Al Campbell "Take These Shackles" edota Freddie McGregorek"Tomorrow is like Today" bezalako abestiekin.

Miztura modura, reggae eta jazzaren arteko lokarri sendoetaz baliatuz, Ernest Ranglin "Stop that Train" rocksteady klasikoa bertsioneatuz.

Eta azkenik, bi pieza garrantsitsu. Bata berri samarra, The Adjusters amerikarren ska instrumental zahar kutsukoa, "Clare Short" hain zuzen ere. Bestea, klasikoetan klasikoenetakoa den Laurel Aitken handiaren "It's Too Late (to Say You're Sorry)". Fijatu letran: ***I've got somebody new, that loves me more than you........***

Disfrutatu! eta komentatu!

Igande Arratsalderako Reggaea 4.rar

Igande Arratsalderako Reggaea 4.rar

Sunday, September 02, 2007

Igande arratsalderako Reggaea 3

Argazkia: Jan_Bakker

Estropadak eta geroko poteo latzaren ostean, etxera iritsi eta zer hobe musika pixkat entzuten lasai botata egotea? Horretarako aproposena iganderoko musika bilduma:

Sugar Minotten toasting gozoak belarria jamaikar klasiko baten letretara eramango dizue, "Vanity" izeneko kantan. Igandetako bildumaren aurreneko astean bezala, Barry Biggsen zerbait ere badugu, "One Bad Apple". pop-reggae-soul ikutuarekin, koroak gutizia bat dira edozeinentzako.

Soul tankerako reggaearekin jarraituz, Inner Circleen instrumental zoragarri bat, "T.S.O.P" delakoa, stereo efektu kuriosoekin (adi bozgorailuei!).

Pixka bat sentimentalago jarrita, Sugar Simoneren "King without a Throne". Egokia bihotz bakartientzako. Hala ere, bada aukerarik, dirudienez, Jamaikan, neska politak ezagutzeko. Hala diote behintzat The Gayladsekoek "My Jamaican Girl"en, konparazioetan sartzen ausartzen direlarik...

Estilo eta gaiez aldatuz, Sugar Minotten bigarrena gaurkoan, roots melodiko hutsa den "Hang on Natty". Eta roots gehiago, Milton Henryrena oraingoan, bere "Sitting in the Corner"ekin. Oso interesgarria.

Skara pasa gaitezke gero, super klasiko baten bertsio freskoarekin. Lord Tanamo handia ("I'm in The Mood for Ska" sortu zuena) Dr. Ring Ding and The Senior All Stars atzetik dituela, "Best Place in the World"ekin inoiz baino gazteago dago (73 urte).

Bi estilo falta zaizkigu ikutzeko, gaurko honetan:

Dub estiloa Wayne Jarretek dakargu, "Brimstone and Fire dub"en.

Eta ixteko, nola ez, rocksteady pixka bat, eta ez nolanahikoa. Ken Boothe eta BB Seaton, generoaren haundienetako bi, "(It's the Way) Nature Planned It" maitasun kantan. Naturak hala erabaki zuen...

Ondo izan!

Igande Arratsalderako Reggaea 3:

Download now zShare horia

Saturday, September 01, 2007

INKESTA








Friday, August 31, 2007

Manu Chaoren azken diska, deskargarako

portada-radiolina

Aurrekotan baino askoz ere rocker eta aparatu elektronikoen erabilpenarekin, Manu Chaoren azken diska hementxe duzue. Rainin' in Paradize singlearen bideoa:

Eta hemen deskargarako linka Download now zShare horia

Sunday, August 26, 2007

Igande Arratsalderako Reggaea 2

russiansarecoming 

Aurreko asteko hutsunearen ondoren, igande arratsalde bero honetarako (EHn behintzat bai) hamar abestiko sorten bigarrena aurkezten dizuet.

Aurrekoan bezala, klasiko handien bertsio berriak ditugu: Wayne Wadek Jackie Edwardsen "Too Experienced" ezagunaren roots kutsu handiko bertsioa eskaintzen digu, Dancing Mood talde argentinarrak "Close to You" (Jamaikar bertsioan Phyllis Dillonek ezagun egina) skara pasatzen duen bitartean. Edwards bera (blogean aurretik dagoeneko aipatua izan dena) entzungai dugu "I Want A love I Can See"n

Emakumezko ahots handiekin jarraitzeko, Sharon Forrester abeslariaren "Silly, Wasn't I", Lovers Rockaren barruan kokatu dezakeguna.

Rocksteadyaren presentzia generoaren erregeetako batengatik ziurtatua dago: Ken Boothe, The Godfather film ezagunaren soinu bandaren bertsioarekin entzungai baitugu "Godfather (Speak Softly Love)" abestian.

Soul eta Reggaeak ondo ematen dutela elkar, oraingoan Carlton & The Shoesen "Give Me Little More" abestia da frogagai. The Paragons Rocksteadyaren maisu handienetakoen abeslariak Motown disko zigilu beltzaren bertsio batzuk eginak ditu, "Wherever I Lay My Hat" edo "Touch Me in the Morning"en bezala.

Tokyo Ska Paradise Orchestrak errepikatu egiten du honetan ere, "Walkin Alone" instrumentalarekin. Instrumentala baita ere, baina hau reggae estiloan, 10 feet Ganja Plant Hawaiiarren "Hillside AIrstrip".

Komentarioa bukatzeko, esan Pama International "Betterment Blues"ekin (eta Dawn Penn kantari dela), eta Junior Murvin "Police and Thieves" klasikoarekin ere bilduman daudela.

Komentarioak, beti bezala, asko eskertzen dira.

Igande Arratsalderako Reggaea 2

Download now zShare

Sunday, August 12, 2007

Igande Arratsalderako reggaea

russiansarecoming

Denbora neraman abesti aukera lasaia prestatzen, eta iritsi da garaia, udan sartuta gaudela, denontzako eskuragarri jartzeko. Denetarik dago bertan:

60. hamarkadako abesti jatorrizkoak eta garai hartakoen bertsio modernoren bat ere bai. Urte batzuk geroagoko Reggae estilo ezberdinetako abestiak ere entzun daitezke.

Izen batzuk botatzeagatik: Barry Biggsen ahots goxoa (Lovers Rockaren erregeetako baten bihurtzeko aukera eman diona) "Wide Awake in a Dream" edo "I'll Be There" bezalakoetan.

John Holten abestiak ere baditugu. The Paragons Rocksteadyaren maisu handienetakoen abeslariak Motown disko zigilu beltzaren bertsio batzuk eginak ditu, "Wherever I Lay My Hat" edo "Touch Me in the Morning"en bezala.

Emakumezkoak ere badira, nola ez: Marcia Griffths (I Threesetako bat, hemen bakarlari bezala) "When Will I See You Again" malenkoniatsuan goza dezakegu, edo The Gaylettes abeslari taldea "Silent River (Runs Deep)"en.

Garaikideagoak diren abestien artean, Tokyo Ska Paradise Orchestraren "Tuioku No Lilac"(batek daki zer esan nahi duen) eta Rico Rodriguez tronboilari jamaikar mitikoaren "Wonderful World" ezagunaren bertsioa, besteak beste.

Instrumentalak (ez galdu Tommy McCook edo Val Bennettenak), abeslari garrantzitsuak, klasikoen bertsioak, atzokoak, gaurkoak... denetarik pixkat, igande arratsaldetan, buruari buelta handirik emateak gogo gehiegi ematen ez duenean, patsadaz disfrutatzeko.

Komentarioak, beti bezala, asko eskertzen dira.

Igande Arratsalderako Reggaea 1Download now zShare horia