Manu Chaoren azken diska, deskargarako
Aurrekotan baino askoz ere rocker eta aparatu elektronikoen erabilpenarekin, Manu Chaoren azken diska hementxe duzue. Rainin' in Paradize singlearen bideoa:
"My Dreams...will never change...are still the same...don't you come into my life and break them all" from "My Dream" - WESTERN SPECIAL
Aurrekotan baino askoz ere rocker eta aparatu elektronikoen erabilpenarekin, Manu Chaoren azken diska hementxe duzue. Rainin' in Paradize singlearen bideoa:
Aurrekoan bezala, klasiko handien bertsio berriak ditugu: Wayne Wadek Jackie Edwardsen "Too Experienced" ezagunaren roots kutsu handiko bertsioa eskaintzen digu, Dancing Mood talde argentinarrak "Close to You" (Jamaikar bertsioan Phyllis Dillonek ezagun egina) skara pasatzen duen bitartean. Edwards bera (blogean aurretik dagoeneko aipatua izan dena) entzungai dugu "I Want A love I Can See"n
Emakumezko ahots handiekin jarraitzeko, Sharon Forrester abeslariaren "Silly, Wasn't I", Lovers Rockaren barruan kokatu dezakeguna.
Rocksteadyaren presentzia generoaren erregeetako batengatik ziurtatua dago: Ken Boothe, The Godfather film ezagunaren soinu bandaren bertsioarekin entzungai baitugu "Godfather (Speak Softly Love)" abestian.
Soul eta Reggaeak ondo ematen dutela elkar, oraingoan Carlton & The Shoesen "Give Me Little More" abestia da frogagai. The Paragons Rocksteadyaren maisu handienetakoen abeslariak Motown disko zigilu beltzaren bertsio batzuk eginak ditu, "Wherever I Lay My Hat" edo "Touch Me in the Morning"en bezala.
Tokyo Ska Paradise Orchestrak errepikatu egiten du honetan ere, "Walkin Alone" instrumentalarekin. Instrumentala baita ere, baina hau reggae estiloan, 10 feet Ganja Plant Hawaiiarren "Hillside AIrstrip".
Komentarioa bukatzeko, esan Pama International "Betterment Blues"ekin (eta Dawn Penn kantari dela), eta Junior Murvin "Police and Thieves" klasikoarekin ere bilduman daudela.
Komentarioak, beti bezala, asko eskertzen dira.
Igande Arratsalderako Reggaea 2
60. hamarkadako abesti jatorrizkoak eta garai hartakoen bertsio modernoren bat ere bai. Urte batzuk geroagoko Reggae estilo ezberdinetako abestiak ere entzun daitezke.
Izen batzuk botatzeagatik: Barry Biggsen ahots goxoa (Lovers Rockaren erregeetako baten bihurtzeko aukera eman diona) "Wide Awake in a Dream" edo "I'll Be There" bezalakoetan.
John Holten abestiak ere baditugu. The Paragons Rocksteadyaren maisu handienetakoen abeslariak Motown disko zigilu beltzaren bertsio batzuk eginak ditu, "Wherever I Lay My Hat" edo "Touch Me in the Morning"en bezala.
Emakumezkoak ere badira, nola ez: Marcia Griffths (I Threesetako bat, hemen bakarlari bezala) "When Will I See You Again" malenkoniatsuan goza dezakegu, edo The Gaylettes abeslari taldea "Silent River (Runs Deep)"en.
Garaikideagoak diren abestien artean, Tokyo Ska Paradise Orchestraren "Tuioku No Lilac"(batek daki zer esan nahi duen) eta Rico Rodriguez tronboilari jamaikar mitikoaren "Wonderful World" ezagunaren bertsioa, besteak beste.
Instrumentalak (ez galdu Tommy McCook edo Val Bennettenak), abeslari garrantzitsuak, klasikoen bertsioak, atzokoak, gaurkoak... denetarik pixkat, igande arratsaldetan, buruari buelta handirik emateak gogo gehiegi ematen ez duenean, patsadaz disfrutatzeko.
Komentarioak, beti bezala, asko eskertzen dira.
Lester 'SKA' Sterling; Carl 'CANNONBAL' Bryan eta Kevin Batchelor, putz eta putz eginez.
Aurreko hiruak + Vin 'DON DRUMMOND JR.' Gordon, kontzentratuta.
Eta gure Doreen 'ADORABLE YOU' Shaffer. "Sugar, Sugar, I Love You'
ZORAGARRIA. Argazki gehiago, Flickrean
www.flickr.com
|