Sunday, August 12, 2007

Igande Arratsalderako reggaea

russiansarecoming

Denbora neraman abesti aukera lasaia prestatzen, eta iritsi da garaia, udan sartuta gaudela, denontzako eskuragarri jartzeko. Denetarik dago bertan:

60. hamarkadako abesti jatorrizkoak eta garai hartakoen bertsio modernoren bat ere bai. Urte batzuk geroagoko Reggae estilo ezberdinetako abestiak ere entzun daitezke.

Izen batzuk botatzeagatik: Barry Biggsen ahots goxoa (Lovers Rockaren erregeetako baten bihurtzeko aukera eman diona) "Wide Awake in a Dream" edo "I'll Be There" bezalakoetan.

John Holten abestiak ere baditugu. The Paragons Rocksteadyaren maisu handienetakoen abeslariak Motown disko zigilu beltzaren bertsio batzuk eginak ditu, "Wherever I Lay My Hat" edo "Touch Me in the Morning"en bezala.

Emakumezkoak ere badira, nola ez: Marcia Griffths (I Threesetako bat, hemen bakarlari bezala) "When Will I See You Again" malenkoniatsuan goza dezakegu, edo The Gaylettes abeslari taldea "Silent River (Runs Deep)"en.

Garaikideagoak diren abestien artean, Tokyo Ska Paradise Orchestraren "Tuioku No Lilac"(batek daki zer esan nahi duen) eta Rico Rodriguez tronboilari jamaikar mitikoaren "Wonderful World" ezagunaren bertsioa, besteak beste.

Instrumentalak (ez galdu Tommy McCook edo Val Bennettenak), abeslari garrantzitsuak, klasikoen bertsioak, atzokoak, gaurkoak... denetarik pixkat, igande arratsaldetan, buruari buelta handirik emateak gogo gehiegi ematen ez duenean, patsadaz disfrutatzeko.

Komentarioak, beti bezala, asko eskertzen dira.

Igande Arratsalderako Reggaea 1Download now zShare horia

1 iritzi:

Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

Jeisten. Entzun eta gero komentarioak jalgiko ditugu! Ferminen inkestak arrakasta gutxi izan du oraingoz. Kasik gure Kuadrijahko BAZKARIAK bezainbeste