Begiak itxiko bagenitu...
...eta grabazio teknikak askoz ere aurreratuagoak direla ahaztuko bagenu, 60ko hamarkadako ska musikak horrelako zerbaiten antza ikaragarria izango luke. Dudarik gabe. Ze onak!!!!
Soweto - Blue Ska
"My Dreams...will never change...are still the same...don't you come into my life and break them all" from "My Dream" - WESTERN SPECIAL
...eta grabazio teknikak askoz ere aurreratuagoak direla ahaztuko bagenu, 60ko hamarkadako ska musikak horrelako zerbaiten antza ikaragarria izango luke. Dudarik gabe. Ze onak!!!!
Soweto - Blue Ska
Hala ere, iganderoko hamar abestiak hemen dituzue. Gaur, bereziki, Itturi eskainitako selekzioa eskaintzen dizuet. Azkenaldian bere bloga aktualizatzen zintzo ibili de eta hemendik nere errekonozimendua berarentzako. Hori dela eta, eta aspaldian adeirazi nion bezala, gustoko duen klasiko abten bertsio bat dago.
Esan nion Frank Sinatrak ezagun egindako "My Way" abestiaren bertsio bat bazela, Skinhead Reggae estiloan. Gaurkoen artean aurkituko duzue. Bestela, denetarik pixkat. Reggaea de nagusi, klsiko haundien bertsio batzurekin, eta betiko ska instrumental aparta ere bai, Don Drummond eta gainerako Skatalitesekoen eskutik.
The Chosen Few - Melting Pot (Queen Majesty)
Dennis Walks - Misty
Barrington Spence - Everything I Own
Mark Holder - Justice, Peace & Love
Denzil Dennis - My Way
Pat Kelly - Best Time of My Life
Carlton & The Shoes - Don't Change
Don Drummond - Melancholy Baby
Leroy Sibbles - Singerman
Mark Holder - Our Love Will Go On
Aste ona pasa eta asteazkenean ea Egian ikusten garen!
Tagak: 3rd wave ska, jamaica, mp3, music, musika, reggae, roots, skinhead reggae
Guk, badaezpada ere, eta beraien web ofizialean gutxienezko 2 urteko tartea hartzeko asmoa zutela ikusirik, dena prestatu, motxila hartu eta Bartzelonarako bidea egin genuen, ezustekoz beterik dena esan behar bada.
Hala ere, goizeko 8tan hasitako hiri-tourraren ondoren, kontzertu lekura garaiz iritsi ginen. Ordurako, ordea, kriston ilarak zeuden montatuta, eta jende kurioso samarra ikusteko aukera izan genuen: Rude Boy eta Mod sueltoren bat, BootBoy dexente eta euskaldunez jantzita zihoazen kataluiniar asko ere bai. Batzurekin hitz egin ondoren, eta Donostiar ilustreren baten anaia agurtu eta gero, barruraka sartu ginen.
Pertsonalki esan beharra daukat Skalariaken zuzeneko emanaldietako originaltasun gutxia ezagututa ezusteko pozgarria eraman nuela, azken kontzertu bati dagokion elementuak gehitu zituztelako: diaporama, argi kainoi potenteak publiko artean.
Logikoa zirudien hala izatea, kontuan edukita zuzeneko diskoa grabatu eta DVD bat editatzera doazela. Hala ere, esfortzu aldetik ondo.
Ezagutzen nauzuenok badakizue Skalariakek urtetan izan duen bilakaerarekin ez naizela oso ados izan. Gutziz ulertzekoa da beraien musika hasierako Hooliganismotik jarrera politiko internazionalista eta mestizora jo nahi izatea, eta ez daukat ezer horren kontra. Gainera, publiko fidelagoa izan dute beti hortik zehar, Europan eta baita Hego Amerikan ere, eta horrek aldaketa bat eskatu die. Nire bilakaera, ordea, ska musika eta beraren erreferentzia handi batzuk Skalariaken bidez deskubritu ondoren, aurrera baino atzerakoia izan da, denboran behintzat. Horregatik, "En La Calle"tik aurrerako diskoetan faltan bota izan ditut musika jamaikarraren sorrerara bideratzen ziren erreferentziak letratan, eta aurreneko bi diskoetako freskotasuna eta jarrera.
Dena dela, kontzertu haundia izan zen, gogoratzeko modukoa. Skalariakek bere kronika ere egin du, beren web orrialdean. Kronikaren amaieran dagoen argazkian publikoaren argazki orokor bat dago. Zooma erabilita begiratzen jarri eta hara! gu ere hantxe gaude:
Martin, Andoni Jon eta Ni azaltzen gara, gainetik marraztutako zirkulu horiaren barnean.
Nik ateratako argazkiak Flickerren daude, beti bezela, eta pare bat hemen ikusteko aukera duzue:
Tagak: kontzertua, reggae, ska
Izan ere, urriaren 31ean, Santu Guztien Egunaren bezperan, Cocoa Tea eta Ryan Egiako Gazteszenan izango ditugu (6€ren truke, batere gaizki ez dagoena, portzierto). Kontzertua ptan hasiko omen da. Ondorengo textua Gaztemaniaketik hartua dago:
Calvin Scott (Cocoa Tea ezizenez ezaguna) 1959. urtean jaio zen Jamaikan (Rocky Point, Clarendon). Oso gazte hasi zen lanean, 1974. urtean, hamabost urte besterik ez zuela Searching In The Hills grabatu zuenean; hala hasi ziren Desmond Dekker, Freddie McGregor, Barrington Levy, Toots Hibbert, Everton Blender eta hiriburukoak ez ziren beste hainbat artista ere. Lan hark, ordea, ez zuen arrakasta handirik izan baina ordurako nabaritzen zen nerabe hark nondik edaten zuen, Dennis Brown, John Holt, Bob Marley eta, batez ere, Bunny Wailer baitzituen inspirazio iturri, bistakoa zenez.
Dena dela, produktoreek ez zituzten bere dohainak antzeman, garai hartan Bob Marleyren eta halako kantautoreen atzetik zihoazen, nonbait, eta, geroxeago, hamarkada bukaeran, DJ aldakorrak izan zituzten jomuga. Aurrena jockey izan zen zaldi lasterketetan, eta arrantzale ere ibili zen, baina musikaren harrak ez zion bakerik ematen eta irla barrenera joaten ziren Sound Systemetan bere estiloa finduz joan zen.
80ko hamarkadaren hasieran Cocoa Tearen ahots goxoa Kingstonera iritsi zen, Dancehalla lehertzen ari zen unean, hain justu, eta, zorionez, Henry Lawes “Junjo” ekoizleak zenbait lan egitea proposatu zion; lan horietan rootsen kultur ondare guztia berreskuratu zuen dancehall estilo peto-petoan. Ahotsa riddim batetik saltora egiteko gai da erosotasun handiz, beti epel, beti goxo eta mezu espiritual nabarmena duela.Hiriburuko pistak eguneroko bizimodua islatzen zuten artisten mezu bortitz, sexual eta espiritualtasun gutxikoez beteta zeuden garai hartan Cocoa Teak bere mezuari eutsi zion, rootsen iragana eta oraina lotzen zituen kate-maila bihurtuta. Artista edo kantautore bat baino gehiago, Cocoa Tea riddim huts bat oinarri hartuta mirariak egiteko gai den ahots bat bezala entzun behar dugu adi-adi, eta, are gehiago, hori gabe ere gai da atentzioari eusteko mezua eta bere artea ardatz dituela. Jamaikako gaur egungo musikan nabarmen-nabarmena den musika formula berria.
Reggae abesten duen lehenengo kantari jamaikarra dugu Ryan eta Reggae Soul (Urban Soul edo Nouveau Reggae) deitu zaion horren asmatzailea da. Bidaiari amorratua, mundua musa bihurtu du eta abestien hitzek historia arruntak, bizitzaren beharrak eta, batez ere, giza emozioak kontatzen dituzte.
Izen handiko kantari eta moldatzailea da. Hainbat artistarekin lan egin du, Black Uhuru taldeko “Grammy Kid” Michael Roserekin, besteak beste, eta hori dela eta jarraitzaile ugari ditu 2006. urteaz geroztik.
Unaik eta nik joateko asmoa degu, ta pentsatzen det Mikel ere animatuko dela. Joateko asmoa duenak abisatu dezala. Osteguna jai denez ea parranda alternatiboa han hasten dugun!
Gaur Jonjoren urtemuga da. Ospatzeko, musika aukeraketa labur berezia dakarkizuet.
Urruti izanagatik, lagunak beti gertu dituzula ez ahazteko.
"Java"k agian nostalgiko jarriko zaitu... nigan eragin hori du behintzat.
Jaro | Impact All Stars |
Living in the Ghetto | The Itals |
Java | Augustus Pablo |
Distraction | Cimarons |
Run Come Call Me | Tenor Saw |
Eguna ondo bukatu JJ!
JJ Special.rar
Siestara joan aurretik, asteroko konpromezua bete izanaren froga hemen uzten dizuet:
Caribbean Serenade | Rico & The Rudies | Early Reggae |
Quando Quando | Rico & The Rudies | Skinhead Reggae |
Suspicion | Delroy Wilson | Roots Reggae |
Natural Mystic | Bob Marley | Roots Reggae |
Sitting and Watching | Dennis Brown | Reggae |
Ark of the Covenant | The Congos | Roots Reggae |
Rain from the Sky | Delroy Wilson | Rocksteady |
To Sir With Love | Lynn Taitt & The Jets | Rocksteady |
On a Clear Day you Can See Forever | John Holt | Rocksteady |
Lovin' You | Janet Kay | Lovers Rock |
Tagak: jamaica, lovers rock, music, musika, reggae, rocksteady, roots
www.flickr.com
|