Showing posts with label kontzertua. Show all posts
Showing posts with label kontzertua. Show all posts

Tuesday, June 09, 2009

Udarako asmoak


Ekainean sartuak gauden honetan, bada garaia uda ingururako asmo musikalak azaltzeko. Aurtengoan pare bat data garrantzitsu gutxienez egongo direlakoan nago, eta argi ez dauden beste asmo batzurekin batera hone hemen azalpentxoa:

Denboran gertuena eta guztiz konfirmatuta, Freddie McGregor haundiaren kontzertua dohainik Bilboko Artxandan San Juan gauean.

7 urterekin Clarendonians taldean sartu zenetik bizitza osoa eman du musikagintzan. 70. hamarkadatik 80. hamarkadarako reggaearen aldaketa eta eboluzioaren gainetik rootsaren arima fidelkien mantendu zuen abeslarietako bat, eta askok Marleyk utzitako lekua betetzeko deitua zegoela uste izan zutena, garai hartan.



Ea ezustekorik ez den eta han izateko aukera dudan. Kontzertukideak ongietorriak izango dira, beti bezala.

Donostia eta Bilboko Aste Nagusien programaren esperoan (ea lehengo urteko mailari jarraituz The Heptonesen baliokide izan daitekeen talderik ekartzen duten aurten ere Bilbora), ez dakit non baina aurten nonbait harrapatu beharko nuke honen kontzertu bat:



Argi dago kontzertu dexentez beteriko Tourra osatzen air dela Radio Bembarekin (ikusi Radiochango foroko zenbait mezu): Frantzian data dexente; Mataron uztailaren 4an; Kopako finalaren egunean San Mamesen izango zelako zurrumurrua... Momentuz gertuena Paun, baina ziur nago askoz gertuago joko duela...

Azkenik, hain izen handiak ez baina itxura interegarria duten taldeak entzuteko ere ziur aukerak izango direla, horien artean gustora entzungo nukeenetako bat: Vendetta. Ekainean Gizpukoan bertan edo gertu bizpahiru kontzertu badituzte. Agian...



Gora George Dekker, The Selecter eta Hertzainak!!!! ...You have to hold your head up high!!!...

Sunday, October 28, 2007

Skalariakek agur esan zuen...

...eta inork ez daki ziur noiz arte.

skalariak ska republik

Guk, badaezpada ere, eta beraien web ofizialean gutxienezko 2 urteko tartea hartzeko asmoa zutela ikusirik, dena prestatu, motxila hartu eta Bartzelonarako bidea egin genuen, ezustekoz beterik dena esan behar bada.

Hala ere, goizeko 8tan hasitako hiri-tourraren ondoren, kontzertu lekura garaiz iritsi ginen. Ordurako, ordea, kriston ilarak zeuden montatuta, eta jende kurioso samarra ikusteko aukera izan genuen: Rude Boy eta Mod sueltoren bat, BootBoy dexente eta euskaldunez jantzita zihoazen kataluiniar asko ere bai. Batzurekin hitz egin ondoren, eta Donostiar ilustreren baten anaia agurtu eta gero, barruraka sartu ginen.

Pertsonalki esan beharra daukat Skalariaken zuzeneko emanaldietako originaltasun gutxia ezagututa ezusteko pozgarria eraman nuela, azken kontzertu bati dagokion elementuak gehitu zituztelako: diaporama, argi kainoi potenteak publiko artean.

Logikoa zirudien hala izatea, kontuan edukita zuzeneko diskoa grabatu eta DVD bat editatzera doazela. Hala ere, esfortzu aldetik ondo.

Ezagutzen nauzuenok badakizue Skalariakek urtetan izan duen bilakaerarekin ez naizela oso ados izan. Gutziz ulertzekoa da beraien musika hasierako Hooliganismotik jarrera politiko internazionalista eta mestizora jo nahi izatea, eta ez daukat ezer horren kontra. Gainera, publiko fidelagoa izan dute beti hortik zehar, Europan eta baita Hego Amerikan ere, eta horrek aldaketa bat eskatu die. Nire bilakaera, ordea, ska musika eta beraren erreferentzia handi batzuk Skalariaken bidez deskubritu ondoren, aurrera baino atzerakoia izan da, denboran behintzat. Horregatik, "En La Calle"tik aurrerako diskoetan faltan bota izan ditut musika jamaikarraren sorrerara bideratzen ziren erreferentziak letratan, eta aurreneko bi diskoetako freskotasuna eta jarrera.

Dena dela, kontzertu haundia izan zen, gogoratzeko modukoa. Skalariakek bere kronika ere egin du, beren web orrialdean. Kronikaren amaieran dagoen argazkian publikoaren argazki orokor bat dago. Zooma erabilita begiratzen jarri eta hara! gu ere hantxe gaude:

Foto-ska-republik-concert

Martin, Andoni Jon eta Ni azaltzen gara, gainetik marraztutako zirkulu horiaren barnean.

Nik ateratako argazkiak Flickerren daude, beti bezela, eta pare bat hemen ikusteko aukera duzue:

Skalariak BCN 07 052

Skalariak BCN 07 059

Asteazkenean denok Egiara!

Cocoa Tea   Ryan

Izan ere, urriaren 31ean, Santu Guztien Egunaren bezperan, Cocoa Tea eta Ryan Egiako Gazteszenan izango ditugu (6€ren truke, batere gaizki ez dagoena, portzierto). Kontzertua ptan hasiko omen da. Ondorengo textua Gaztemaniaketik hartua dago:

Calvin Scott (Cocoa Tea ezizenez ezaguna) 1959. urtean jaio zen Jamaikan (Rocky Point, Clarendon). Oso gazte hasi zen lanean, 1974. urtean, hamabost urte besterik ez zuela Searching In The Hills grabatu zuenean; hala hasi ziren Desmond Dekker, Freddie McGregor, Barrington Levy, Toots Hibbert, Everton Blender eta hiriburukoak ez ziren beste hainbat artista ere. Lan hark, ordea, ez zuen arrakasta handirik izan baina ordurako nabaritzen zen nerabe hark nondik edaten zuen, Dennis Brown, John Holt, Bob Marley eta, batez ere, Bunny Wailer baitzituen inspirazio iturri, bistakoa zenez.
Dena dela, produktoreek ez zituzten bere dohainak antzeman, garai hartan Bob Marleyren eta halako kantautoreen atzetik zihoazen, nonbait, eta, geroxeago, hamarkada bukaeran, DJ aldakorrak izan zituzten jomuga. Aurrena jockey izan zen zaldi lasterketetan, eta arrantzale ere ibili zen, baina musikaren harrak ez zion bakerik ematen eta irla barrenera joaten ziren Sound Systemetan bere estiloa finduz joan zen.
80ko hamarkadaren hasieran Cocoa Tearen ahots goxoa Kingstonera iritsi zen, Dancehalla lehertzen ari zen unean, hain justu, eta, zorionez, Henry Lawes “Junjo” ekoizleak zenbait lan egitea proposatu zion; lan horietan rootsen kultur ondare guztia berreskuratu zuen dancehall estilo peto-petoan. Ahotsa riddim batetik saltora egiteko gai da erosotasun handiz, beti epel, beti goxo eta mezu espiritual nabarmena duela.

Hiriburuko pistak eguneroko bizimodua islatzen zuten artisten mezu bortitz, sexual eta espiritualtasun gutxikoez beteta zeuden garai hartan Cocoa Teak bere mezuari eutsi zion, rootsen iragana eta oraina lotzen zituen kate-maila bihurtuta. Artista edo kantautore bat baino gehiago, Cocoa Tea riddim huts bat oinarri hartuta mirariak egiteko gai den ahots bat bezala entzun behar dugu adi-adi, eta, are gehiago, hori gabe ere gai da atentzioari eusteko mezua eta bere artea ardatz dituela. Jamaikako gaur egungo musikan nabarmen-nabarmena den musika formula berria.

Reggae abesten duen lehenengo kantari jamaikarra dugu Ryan eta Reggae Soul (Urban Soul edo Nouveau Reggae) deitu zaion horren asmatzailea da. Bidaiari amorratua, mundua musa bihurtu du eta abestien hitzek historia arruntak, bizitzaren beharrak eta, batez ere, giza emozioak kontatzen dituzte.

Izen handiko kantari eta moldatzailea da. Hainbat artistarekin lan egin du, Black Uhuru taldeko “Grammy Kid” Michael Roserekin, besteak beste, eta hori dela eta jarraitzaile ugari ditu 2006. urteaz geroztik.

Unaik eta nik joateko asmoa degu, ta pentsatzen det Mikel ere animatuko dela. Joateko asmoa duenak abisatu dezala. Osteguna jai denez ea parranda alternatiboa han hasten dugun!