Sunday, June 14, 2009

Igande Arratsalderako Reggaea 17

...♫ Money in my Pocket but I just can't get no Love ♫...


Beste aste bat pasa zaigu eta berriz ere musika jamaikarraren inguruko bilduma berria zuei aurkezteko garaia iritsi da. Gaurkoan normalean baino goizago publikatzeko intentzioarekin gainera. Astean zehar etxekolanak txukun egiteak gauza hauek dakartza.

Aste honetan reggae asko dakarkizuet. Roots estiloan Mighty Diamonds ezagunak 'Right Time' edota Dennis Brownen piezarik ezagunenetako bat, Prince Muhammaden MC interbentzioarekin. Belarria jarri 'Money in my Pocket' hortan, letrak merezi baitu.

The Mexicano, aurreko baten bezala, presente dago oraingo honetan ere. Eddy Granten anaia Rudolphek 78an publikaturiko 'Move up Starsky' disko arrakastatsuaren parte da 'Goddess of Love' hau. Koro klasikoak, toastinga eta dub efektu arinak konbinatzen dituen abesti oso interesgarri bat. Merezi du.

Soul-Reggae kutsuko abestia dugu hurrengoa, Junior Murvinen 'Give me your Love'. Tipo honek faltsete ahots berezia lortzen du bere msuikan, eta gaurko abestia ez da salbuespen bat.

Jarraian datozen lau abesti duela gutxi deskubritu nuen reggae konpilazio ikaragarri batetik dator: David Rodigan britainiar selecter garrantzitsuak publikatutako 'Real Authentic Reggae' (Spotify | deskargarako) bildumaren aurreneko bolumenetik datoz, eta orokorrean hitz eginda 70. hamarkadan reggaearen perla ez oso ezagunak plazaratzen ditu, gehienak LPan publikatu gabekoak edota hala izanda ere, single moduan publikaturiko originala dakarrelarik. Gaurko 4 abesti horiek Barry Brown edo Crystalites bezelako musikari ezagunak The Tamlins edo Suzanne Couch anonimoagoekin elkartzen dituzte. 'Big Big Pollution' roots klasikoa da, dub tramoekin. Barry ahotsarentzako melodia oso egokia. 'Keep that Light' aurrekoa baino pop ikutu sakonagoa duen abestia da, rootsaren barruan jarraitzen badugu ere. Tamlinsek reggae bokalaren barruko taldeen artean fama ona du, eta argi dago zergatik. Suzanne Couchen 'Smile' ilunagoa da, ahotsaren protagonismo gehiagorekin eta nabari da modernoagoa dela aurrekoak baino, gaur egun egiten den soul beltzaren ikutu handiagoarekin. Azkenik, Crystalites Skinhead Reggaearen barruan talde instrumental garrantsitsuenetakoa badugu ere, kasu honetan urte batzuk beranduagoko abestiaren aurrean gaude, kadentzia lasaiagoa eta teklatuaren groove estiloak argi uzten duenez. Ikaragarria.

Gaurko bilduma isteko, Willie Williamsen bi abesti dauzkagu. Tipoa ez da oso ezaguna baina Clement Doodekin batera 'Armagideon Time' bezalako super-klasikoak konposatu zituen, gero The Clashek bertsioneatuko zuena. Gure kasuan, 'Black Beauty' reggae ilun eta esklaboen garaiko danborrez beterikoa eta 'East of Tim Buk Tou', melodikaren presentzia sakona duen abesti maravilloso bat.

Aspaldiko bildumarik osoenetarikoa, nere ustez.

Disfrutatu! Asko disfrutatu!!!

Igande Arratsalderako Reggaea 17

0 iritzi: