Monday, June 22, 2009

Azpiegiturak berritzen

Gaurkoan, igandea izanik ere, ez nator reggae bildumaren hurrengo edizioa eskaintzera. Goizaren zati handi bat tokadiskoarekin arazoak ebazten pasa det, eta ezinezkoa zela ikusitakoan, orratz berria erosteko dokumentatzen. Agian baten batek biniloen munduagatik nolabaiteko kuriosidade txikia izango du eta istorioa zuekin konpartitzea okurritu zait:

Vinyls + mixer

Duela 4 urtez geroztik Technics SL-1300 tokadiskoagan jartzen dut nere itxaropena hain maiteak ditudan biniloak etxean girorik ahalik eta originalenean entzuteko asmoz. Bigarren eskukoa erosi nuen eta geroztik ez dit inongo arazorik eman, duela gutxi arte:

Manipulazio oker baten ondoren beso irakurleak (orratza daramana) erori eta biniloaren gainean jo zuen. Ondorioa: jartzen dudan disko guztietan nolabaiteko zarata lehor intentsoa. Argi neukan orratzak iada ez zuela berriro ondo irakurriko, baina aditu eta sasiadituen iritziaren bila jarri naiz gaur goizean.

Hautsa eta antzeko arazoak deskartatzeko operazioen ondoren, eta Hispasonic naiz ingelesezko beste pare bat forotan murgildu ostean, bigarren fasera pasatu beharra neukala konfirmatu det: orratz berri baten bila.

Tokadisko baten orratza deritzogun hori, baina, 3 osagarrik betetzen dute, sinplifikatzeko guztiari orratz izena ematen badiogu ere: orratza bera, kapsula eta portakapsula.

Erosterakoan, beraz, segun eta modeloa nola saltzen den, 3 elementuak elkarrekin etor daitezke, edo bakoitza bere aldetik erosi. Orratza baldin bada gaizki dabilena argazkiko pieza txuria erosi eta kitto. Ohikoena, hala ere, kapsula eta orratza batera saltzen duten aukerak izaten dira.

Musika analogikoaren magiak nola funtzionatzen duen jakiteko, orratzaren puntak diskaren ildo edo surkoan gora ta behera egitean, kapsula barneko diafragma dardarazi egiten du. Diafragma honek, gerturatu eta urruntzean, bertako eremu magnetikoan pultsio elektriko ezberdinak sortzen ditu, eta pultsio elektriko hauen forman itzultzen da diskako musika, kableetatik barrena musika aparatura eta azkenik bafleetara.

Orratzaren asuntoarekin jarraituz, hiru marken artean egoten da normalean asuntoa: Shure (nere oraingo orratza bezala), Ortofon eta Stanton. Noski, hau orratz todoterreno baten kasuan, ze puritanoentzako (etxean dauden eta HiFi ekipo batean diru asko utzi dutenentzako) orratz askozaz ere delikatuago eta garestiagoak existitzen dira. Azken hauen artean 10.000$etara iristen den Clearaudio bat edota 16.000$gatik saltzen den ZYX bat ere badira (24 kilatezko urrez egindako eta tratamiento kriogenikoa emandako kableekin!).

Asko irakurri eta gero, eta aukera onak hiru marken artean asko badira ere, Shure markarekin jarraitzea erabaki dut. Konkretuki, Whitelabel modeloa da hemendik gutxira nere biniloei berriz ere dagokien melodia ateratzeaz erantzukizuna izango duena.

Erreferentzi oso onak irakurri ditut berari buruz eta, gainera, behin martxan jarrita oso polita ematen du:

by RONRAG - Flickr
Argazkia: Ronrag - Flickr

Kontatuko dizuet nola joan zaidan estreinatzen dudanean.

Ondo bizi!!!

0 iritzi: