Sunday, June 07, 2009

Igande Arratsalderako Reggaea 16

...♫ Stop that Train, I wanna get on, my Baby, she is leaving me now ♫...


Bizitza Gogorra Da. Hori dio Stone taldeak aste honetako bildumaren lehen abestian. Ez zaie arrazoirik falta, baina gauzak beste era batera begiratzeko mezuekin datozen beste batzuk ere baditugu aste honetan: esaterako, Greyhound bere 'You Made Me very so very Happy'rekin edo Soul Catsen 'Your Sweet Love'. Baina hauen artean baten bat nabarmendu beharko balitz, Lord Creator aitzindariaren 'Golden Love' ska zoragarria. Modaz pasatzen ez den superklasikoa.

Bestalde, aurrenekoaren haritik, Harrioten 'The Loser' rocksteady kantu aparta eta tristea era berean aurkitu dezakegu. Roots estiloa ahaztu gabe, Mighty Diamondsak aterpe bila ditugu, edota Pat Kelly bere falsete ahotsez rocksteady klasikoa den 'Little Boy Blue'n. Instrumentalak falta ez ditezen, aste honetan Glen Adams dakarkizuet 'My Argument'ekin.

Azkenerako gelditu zaizkigu Keith & Tex garai haietako (60. hamarkada bukaera) jamaikar bikote ezagunenetako baten bi abesti. Bata oso ezaguna da, 'Stop that Train' eta bestea ez gehiegi, 'Hypnotic Eyes'. Biak ala biak emakumeei eskainitakoak, arrazoi eta ikuspuntu ezberdinetatik, hori bai.

Disfrutatu!

Igande Arratsalderako Reggaea 16

0 iritzi: