Thursday, May 24, 2007

Reggae Linean zehar: Aurreneko geltokia - 60's Jamaican Style

Londongo metroko ibilbidearen bildumarekin hasteko, klasikoen artean klasikoak: Jamaikako 60ko musikariak.


Music Underground London 1Aurrenekoa ez da, zehazki esanda, musikaria. Baina artista bai, nolakoa gainera. Clement Seymour Dodd, Studio One mitikoaren sortzilea, musika produktorea, 'Sir Coxsone' bezala ezaguna. Jamaikar Sound System ezagunen sortzaileetako bat, eta dudarik gabe ska, rocksteady eta reggaearen aitzindari eta bultzatzailea. Skatalitesak berak bildu zituen, bere estudioko banda izateko. Gerokoa... historia da. (dakizuenez, garai hartan, kantari talde edo solistek ez zuten berezko bandarik, eta grabaketa estudioetako backing bandak erabiltzen zituzten grabatzeko).

Prince Buster da bigarrena: hau ere aitzindarien artean aipagarrienetakoa. Jamaitik kanpo arrakasta aipagarria lortu zuen aurrenekoetako ska garaietan, Laurel Aitkenekin batera. Disko mitikoak ditu, eta Two Tone garaiko Specials edo Madness banda ezagunenen originaletako batzuren originalak berarenak dira, Enjoy Yourself edo Madness ( Prince BusterMadness) bera kasu, hurrenez hurren. Bide batez, esan astelehen honetan, hilaren 28an, urteak betetzen dituela (69 hain zuzen),eta baten batek zoriontzeko mezu bat bidali nahiko balio, helbidea hemen du: ska@princebuster.com

Desmond Dekker dator gero. Atzo urtebete hil zela, hain zuzen ere. Europan arrakasta zabala lortu zuen lehenengoa izan zen, Israelites ( Desmond DekkerIsraelites) abestiarekin Britainia Handiko, Suediako, Kanadako, Mendebaleko Alemaniako, Herbehereak eta Hego Afrikako listetako aurreneko postua lortu zuen. Bizitza osoa musika lanetan aritu zen, eta 2003ko Sagarrondotikean batzuk bere kontzertu batetaz gozatzeko aukera izan genuen.

Toots Hibberten lidergoaz, reggae linea The Maytalsen geltokira hurbiltzen da. Tootsi buruz dagoeneko hitz egin dut blogean. Hasierako taldea hiruk osatzen zuten: Henry "Raleigh" Gordonek eta Nathaniel "Jerry" McCarthyk, Frederick "Toots" Hibbertekin batera. Hasierako garaitik musikan badabiltza ere, benetako arrakasta Tootsen gartzelatik atera ondorengo urteetan iristen zaie, batez ere (baina ez abesti horrengatik bakarrik, ezta gutxiago ere) 54-46 ( The Maytals54-46 (That's My Number)) abestiagatik eta, orokorrean, Leslie Kong Beverley's Studioko nagusiaren produkziopean egindakoengatik. Hauen artean, reggae estiloari izena eman zion Do the Reggay aurki dezakegu. Tootsek bere oraingo bandarekin dexentan jo du gure inguruan (lehengo urtean Bilbon eta Iparralden).

Honaino iritsita, geltoki garrantzitsu baten gelditzea tokatzen zaigu, trena iritsi eta alde egin baino lehen minutu batzuk itxoiten duen horietakoa. The Skatalitesen geltokira iritsi gara, eta honek puntu eta bereiz egitea eskatzen du.

Nire ustez, jamaikar musikaren historian zehar izan den talderik garrantzitsuean da. Wailersen gainetik. Utzi duten ondarea hain da zabala, hiruzpalau sarrera mamitsuren beharra legokeela beraien alturan aurkitzen den textu bat idazteko. Egingo dut, baina sarrera hau ez da lekua. The Skatalites jamaikako musikan talderik garrantzitsuena dela esan dut beraiekin GUZTIEK grabatu zutelako noizbait: Marley eta konpainiak, Maytalsek, Aitkenek, Ellisek... Horretaz gain, inspirazio izan dira hainbat eta hainbatentzat, hala nola Two Tone garaiko taldeentzat eta ska moderno instrumentala jotzen duen edonorentzat. Azkenik, esan Skatalitesen barruan garai hartako jamaikako musikaririk onenak kokatzen zirela, Coxsone Dodden gidaritzapean. Jatorrizko artistei begirada bat botatzea besterik ez da falta: Don Drummond ( The SkatalitesEastern Standard Time), Tommy Mc Cook( Tommy McCook & The SupersonicsSka Jam), Roland Alphonso ( Roland AlphonsoPhoenix City), Jackie Mittoo ( Jackie MittooSummer Breeze), Johnnie Moore, edo oraindik taldean jarraitzen duten (eta Donostian ikusteko aukera izango ditugun) Lloyd Knibb edo Lester Sterling, besteak beste.

Azken geltokia gaurkoz: The Ethiopians. Bizitzan edozertan bezala, bada talentu handiko jendea mitoen ezaguntasunaren atzetik gelditzen dena, eta horrelako kasua da Ethiopiansena. 1966an sortu zen hirukote bokala zen hasieran, baina berehala bi izatera pasa ziren: Leonard Dillon eta Stephen Taylor. Rocksteadyaren garaian egin ziren ezagunak baina gerora ere diskoak ateratzen jarraitu zuten, 1975 Taylor auto istripuz hil zen arte. Abesti ezagun bezala Train to Skaville( The EthiopiansTrain To Skaville) edo Reggae Hit the Town ( The EthiopiansReggae Hit The Town) aipa ditzakegu.

Bukatu baino lehen, jakin aratzen dizuet gaurko bost taldeen abestiekin bilduma txiki bat prestatu dudala, beti bezala deskargarako prest duzuena. Mesedez, komentarioetan esan zeintzuk gustatu zaizkizuen edo zeintzuk ez. Download now zShare horia

2 iritzi:

Jokin Bereciartu said...

Aupa!!
Reggae eta Ska zalea zarenez seguru nao larunbat hontan Bermeon egongo den reggae jaialdia zure gustokoa izango dela. Bertan Niominka Bi eta Seyni izango dira.
Ahal izanez gero, benetan gomendatzen dizut bi talde hauek ikustea. Aurreko urtean jende guztia flipatuta geratu zen Niominkarekin eta aurten ere Seynirekin berdina gertatuko da.
Ondo segi

Trojan Warrior said...

Aupa Jokin!

Mila esker gomendioagatik!

Tamalez, Danimarkan nago Erasmusean astelehena arte, eta hurrengo larunbateko Lasarteko The Cabriansen kontzertua izango da joateko aukera dudan lehena itzulera ta gero.

Ondo ibili, ta hauen musika deskubritzera noa.