Sunday, October 31, 2010

Igande Arratsalderako Reggaea 20

By popular request... Egurra!! 20. bilduma hemen da!!



Igande Arratsalderako Reggaea 20 by trojanwarrior

'First Conversation' Japoniatik datorkigun Cool Wise Men taldearen ska instrumentala da, Rico Rodriguezek duela urtebete edo bertako taldeekin grabaturiko kolaborazioen diskotik. Beti da aberasgarri Rico zaharraren tronboia jo ta fuego entzutea.

Eric Morris datorkigu segidan, gauzak bitan pentsatzeko gomendioa dakarren 'Think Twice' rocksteady piezarekin. We all got problems but we have to fight all... hala da, bai.

Jamaicans taldea rocksteadyaren garaian sona handia izandako taldea da. Garaiko beste talde askoren antzera, falsete ahots maskulinoak dira nagusi. 'Dedicated My Song' emakumeei eskainitako pieza da. Estilo klasikoa.

Slim Smith 'Gypsy Woman' ordea ilunagoa da. Bere ohiko ahots agudoaz gain, atzetik bigarren ahotsa egiten dion tipoak ultratumbako ahots grabea du. Eta nere ustez abestiari toke interesantea ematen dio. Bestalde, Jamaican ere emakume ijito askoren edertasunaz ezagutza bazutela argi dago.

Gaurko bilduman Heptones taldearen bi piezak alaiagoak dira. 'Soul & Power' da aurrenekoa, ta bertan rocksteadyaren maisuek atzetik haizezko solo politak dituzte lagun. Bigarrena, 'Pretty Looks isn't All' zoragarria da. Grabazioa ez da kalitaterik onenekoa baina ez dago beharrik. Leroy Sibbles eta bere lagun Earl Morgan eta Barry Llewelynek (taldea berez azken bi hauek sortu bazuten ere 50. hamarkada bukaeran) Trench Towngo ghettotik ateratako sormenaren adierazle nagusi izan dira 60. hamardaren erdialdetik aurrera. Beraien diska nagusietakoa gaurko bi abestiak barneratzendituen On Top da. Disfrutatu.

The Mighty Diamonds datoz atzetik. Beraientzat oso ohikoa ez den rocksteady modernizatu estiloan. Izan ere, gaurko 'Conversation' hau The Uniquesen (Slim Smithen taldeetako bat) izen berako rocksteady hitaren bertsioa baita. 2001eko Thughs in the Street diskotik aterata dago eta esan beharra dago, Heptones taldearekin batera, oraindik aktibo dauden talde klasiko gutxietako bat dela.

Hurrengo bilduman (21.ean) Tommy McCooken aukera zabalago bat izango badugu ere, esku artean dugun honetan ere pare bat pieza sartu nahi izan ditut: 'Hot Pepper' Bobby Ellis tronpetajolearekin batera grabatutakoa da. Biak jamaikar instrumentalista handienetarikoak eman dituen Alpha Boys School eskolatik atera ziren. Bigarrena berriz, 'Cow and Gate' alaiagoa da eta Skataliteseko gainontzekoak atzean dituela McCookek bere maisutasuna luzitu dezake saxoa esku artean duela. Belarria hadi eduki soloetan. Ska scorcher instrumental paregabea!

Gaurkoan azkena rarities kurioso bat da: 1972an faktore asko elkartu ziren reggaearen historian izan den diskorik arraroenetako bat sortu ahal izateko. Skinhead Reggaea gainbeheran zegoen mainstream fenomeno bezala, eta Helb Alpert eta antzekoek gidatutako Easy Listening estiloa nagusitzen ari zen. Honetan, kaleidoskopio musikalak ziren Moog sintetizadoreak zabaltzen hasi ziren Star Trek telebistako seriearen arrakastarekin parez-pare. Nahasketa honetatik Star Trek LPa irten zen, ARP sintetizadorea protagonista izanda (Moog delakoaren lehiatzaile nagusiena garai hartan) jamaikako riddim ezagunak hartu eta estilo espazialean berrantolatuta kalean jarri zituena. Disko horretako abestietako bat dugu gaur bilduman dugun 'Joe Kidd' hau. Batzuentzako interesik gabeko barrabaskeria bat. Neretzako, disko osoa bezala, maravilla bat!!

Hurrengoan bildumatik bildumara hainbeste denbora pasatzen utziko ez dudala zin egiten dizuet. Ondo pasa!!

Igande Arratsalderako Reggaea 20

1 iritzi:

Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

Downloaded.. to be checked.