Sunday, October 04, 2009

Igande Arratsalderako Reggaea 19

...♫ Bihotzak baditu arrazoiak, buruarentzako ulergaitzak direnak ♫...


Willie Williams hirugarren aldiz segidan igande arratsalderako bildumatan. Pop-Reggae estiloko 'People' dakarkigu oraingo honetan.

Dubera gogorarazten duen estilo batetan, Honeyboyk bere arrakastetako bat bertsioneatzen du, 'Sweet Cherrie' hain zuzen ere. Skinhead Reggaearen barruan egon litekeen arren, estilo bokal exotikoa nagusitzen da.

Betiko Ska instrumental ilun bat datorkigu ondoren, Byron Leeren Dragonaires orkestrak interpretatua. Frankensteini omenaldia antiletatik. 60'ko grabazio zaratatsu baina genuinoen testigantza, dudarik gabe.

Malenkonia puntu bat euskarri hartuta, Jo Jo Benett metal instrumentuen maisuak neretzako guztiz ezezaguna den Rythm Rulers instrumentista taldearekin. 'Leaving Rome', 70. hamarkada hasierako Skinhead Reggaearen sofistikazioan aurrerapausoa nabari zaio abesti honi.

Jarraian datozenak Sagarroiren azkeneko diskoko bi abesti dira. Esan beharra dago Miren abeslariaren ahotsak dimentsio diferentea ematen diola taldeari. Tronboiaren ahots tristea ikaragarria da 'O Leonzinho'n eta 'Bakardadea' intimistak, nahiz eta estilo jamaikarretik irten, bilduma xume honen izpiritua zeharo barneratzen du. Salbuespenak horretarako daude. Comodín del autor.

Matisyahu artista hebraitarrak disko berria atera du, eta bertatik bi abesti dakarzkizuet gaurkoan: beti reggae-hip hopa beste estilo batzuekin konbinatuz, 'We Will Walk'i rollo gitarreroa sartu dio, eta 'I Will be Light' bere repertorioko gainontzekoekin antzekotasun gehiago gordetzen duenetakoa da, roots modernoa alegia.

Jamaikarretara itzuliz, Barrington Levyren ahotsak roots klasikora garamatza bueltan. Esperimenturik egin gabe. Gitarra, bateria, teklatua eta bere ahotsa. Ez du gehiagorik behar 'I'm Not in Love'taz sakontasun handiko pieza klasiko batetan bihurtzeko.

Amaitzeko, The Skatalites! Jamaikak eman duen instrumentista talderik handienak itxiko du bilduma gaurkoan, ska estiloko 'After the Rain'ekin. Ekaitzaren ostean eguzkia berriz irteten dela diote, hala bedi. Batzuk asko eskertuko genuke.

Bihotzez mila esker bildumaz bilduma zuen belarrietan sartzen uzteko pribilegioa eman didazuenoi, eta gaurkoan aipamen berezi bat momentu desatsegin hauetan gertu dauden kuadrilakooi.

Keep On Jamaican Style!!!

Igande Arratsalderako Reggaea 19

1 iritzi:

Iñaki Iturriotz Mendizabal said...

O Leonzinho Parisen beti ere ene maitia... handia!