Thursday, May 24, 2007

Reggae Linean zehar: Aurreneko geltokia - 60's Jamaican Style

Londongo metroko ibilbidearen bildumarekin hasteko, klasikoen artean klasikoak: Jamaikako 60ko musikariak.


Music Underground London 1Aurrenekoa ez da, zehazki esanda, musikaria. Baina artista bai, nolakoa gainera. Clement Seymour Dodd, Studio One mitikoaren sortzilea, musika produktorea, 'Sir Coxsone' bezala ezaguna. Jamaikar Sound System ezagunen sortzaileetako bat, eta dudarik gabe ska, rocksteady eta reggaearen aitzindari eta bultzatzailea. Skatalitesak berak bildu zituen, bere estudioko banda izateko. Gerokoa... historia da. (dakizuenez, garai hartan, kantari talde edo solistek ez zuten berezko bandarik, eta grabaketa estudioetako backing bandak erabiltzen zituzten grabatzeko).

Prince Buster da bigarrena: hau ere aitzindarien artean aipagarrienetakoa. Jamaitik kanpo arrakasta aipagarria lortu zuen aurrenekoetako ska garaietan, Laurel Aitkenekin batera. Disko mitikoak ditu, eta Two Tone garaiko Specials edo Madness banda ezagunenen originaletako batzuren originalak berarenak dira, Enjoy Yourself edo Madness ( Prince BusterMadness) bera kasu, hurrenez hurren. Bide batez, esan astelehen honetan, hilaren 28an, urteak betetzen dituela (69 hain zuzen),eta baten batek zoriontzeko mezu bat bidali nahiko balio, helbidea hemen du: ska@princebuster.com

Desmond Dekker dator gero. Atzo urtebete hil zela, hain zuzen ere. Europan arrakasta zabala lortu zuen lehenengoa izan zen, Israelites ( Desmond DekkerIsraelites) abestiarekin Britainia Handiko, Suediako, Kanadako, Mendebaleko Alemaniako, Herbehereak eta Hego Afrikako listetako aurreneko postua lortu zuen. Bizitza osoa musika lanetan aritu zen, eta 2003ko Sagarrondotikean batzuk bere kontzertu batetaz gozatzeko aukera izan genuen.

Toots Hibberten lidergoaz, reggae linea The Maytalsen geltokira hurbiltzen da. Tootsi buruz dagoeneko hitz egin dut blogean. Hasierako taldea hiruk osatzen zuten: Henry "Raleigh" Gordonek eta Nathaniel "Jerry" McCarthyk, Frederick "Toots" Hibbertekin batera. Hasierako garaitik musikan badabiltza ere, benetako arrakasta Tootsen gartzelatik atera ondorengo urteetan iristen zaie, batez ere (baina ez abesti horrengatik bakarrik, ezta gutxiago ere) 54-46 ( The Maytals54-46 (That's My Number)) abestiagatik eta, orokorrean, Leslie Kong Beverley's Studioko nagusiaren produkziopean egindakoengatik. Hauen artean, reggae estiloari izena eman zion Do the Reggay aurki dezakegu. Tootsek bere oraingo bandarekin dexentan jo du gure inguruan (lehengo urtean Bilbon eta Iparralden).

Honaino iritsita, geltoki garrantzitsu baten gelditzea tokatzen zaigu, trena iritsi eta alde egin baino lehen minutu batzuk itxoiten duen horietakoa. The Skatalitesen geltokira iritsi gara, eta honek puntu eta bereiz egitea eskatzen du.

Nire ustez, jamaikar musikaren historian zehar izan den talderik garrantzitsuean da. Wailersen gainetik. Utzi duten ondarea hain da zabala, hiruzpalau sarrera mamitsuren beharra legokeela beraien alturan aurkitzen den textu bat idazteko. Egingo dut, baina sarrera hau ez da lekua. The Skatalites jamaikako musikan talderik garrantzitsuena dela esan dut beraiekin GUZTIEK grabatu zutelako noizbait: Marley eta konpainiak, Maytalsek, Aitkenek, Ellisek... Horretaz gain, inspirazio izan dira hainbat eta hainbatentzat, hala nola Two Tone garaiko taldeentzat eta ska moderno instrumentala jotzen duen edonorentzat. Azkenik, esan Skatalitesen barruan garai hartako jamaikako musikaririk onenak kokatzen zirela, Coxsone Dodden gidaritzapean. Jatorrizko artistei begirada bat botatzea besterik ez da falta: Don Drummond ( The SkatalitesEastern Standard Time), Tommy Mc Cook( Tommy McCook & The SupersonicsSka Jam), Roland Alphonso ( Roland AlphonsoPhoenix City), Jackie Mittoo ( Jackie MittooSummer Breeze), Johnnie Moore, edo oraindik taldean jarraitzen duten (eta Donostian ikusteko aukera izango ditugun) Lloyd Knibb edo Lester Sterling, besteak beste.

Azken geltokia gaurkoz: The Ethiopians. Bizitzan edozertan bezala, bada talentu handiko jendea mitoen ezaguntasunaren atzetik gelditzen dena, eta horrelako kasua da Ethiopiansena. 1966an sortu zen hirukote bokala zen hasieran, baina berehala bi izatera pasa ziren: Leonard Dillon eta Stephen Taylor. Rocksteadyaren garaian egin ziren ezagunak baina gerora ere diskoak ateratzen jarraitu zuten, 1975 Taylor auto istripuz hil zen arte. Abesti ezagun bezala Train to Skaville( The EthiopiansTrain To Skaville) edo Reggae Hit the Town ( The EthiopiansReggae Hit The Town) aipa ditzakegu.

Bukatu baino lehen, jakin aratzen dizuet gaurko bost taldeen abestiekin bilduma txiki bat prestatu dudala, beti bezala deskargarako prest duzuena. Mesedez, komentarioetan esan zeintzuk gustatu zaizkizuen edo zeintzuk ez. Download now zShare horia

All aboard the Jamaican Underground (train)


Londongo metroa dirudi, ezta? Ba ez da, zehatz esanda gutxienez. Ikusten ari zaretena Londongo metroaren mapa da, bai, baina geltokien izenak bereziak dira. Oso:

Music Underground London blogerako 1Curtis Mayfield, Saint Ettienne, The Jam, Björk...

Music Underground London blogerako 2David Bowie, The Kinks, The Beach Boys... baina, nola ez, blogean aipatzeko moduko egiten duen metro linea gorria, mapa originalean "Centarl Line"i dagokiona hain zuzen, Jamaikar musikari dagokio, ikus dezakezuen bezala:

Music Underground London blogerako 3
Hori dela eta, eta, beti bezala, izen HAUNDIAK falta diren arren (Rocksteadyaren izarrak, ia beti bezala, agertu ere ez: Alton Ellis, Ken Boothe, Phyllis Dillon, The Gaylads, The Paragons, The Techniques, Kingstonians, Jamaicans...; eta skaren lehen garaiko beste batzuk ere bai: Lord Creator, Lord Tanamo, Andy & Joey, LAUREL AITKEN, Derrick Morgan, Baba Brooks...), aukera ona iruditzen zait zuei ibilbide musikal bat proposatzeko. Lekuan lekuko geltokiei buruz informazio pixkat eskaini, eta musika entzuteko aukera ere bai, merezi duen kasuetan. Baten batek esango du, agian, reggaearen izena erabili dutenez, zehazki estilo honetara mugatzeak justifikatuko duela izen batzuren agertze eza. Nik diot, hala ere, linearen azken aldeko izen asko sobran daudela (bai mapa honetatik eta baita jamaikar musikatik: Shabba Ranks eta antzekoetaz ari naiz), baina ez gara hemen eztabaidan gehiago luzatuko.

Txartela dohainik da. Gustatuko litzaidake abonua hartuko bazenute (bidaia osorako), baina ez da beharrezko.


Mapa osoa PDFan eskuratzeko: Klik hemen
Iturria: The Guardian

Tuesday, May 08, 2007

Is Inglan' bicomin' a fascist State? The answer lies at your own gate!



"Everywhere you go, is the talk of the day,
Everywhere you go, you hear people say,
That the Special Patrol them are MURDERER, MURDERER!
We can make them get no furtherer!!!!!!"

Hitz gogorrak, alajaina, Linton Kwesi Johnson abeslari eta poeta Jamaikarrarenak (Ingalaterran, Brixtonen txikitatik bizi izan dena, beti ere). Testuingurua, hala ere, ez zen gutxiagorako Bass Culture diskoa irten zenean, 1980an:

Margaret Thatcher "Altzairuzko Dama" boterean zelarik, krisialdi ekonomiko larriak eta industria enpresa garrantzitsuen berritzeak bultzaturiko langabeziak herrialdean arrazakeriarekin erlazionaturiko liskarrak eguneroko kontu bihurtuak zituen.

Horrela, ba, '79ko Apirilaren 23an Ingalaterrako National front alderdi neofaszistak London mendebalean dagoen Southallen ospakizun bat prestatua zuen. Blair Peach, Zeelanda Berriko irakaslea bera, ospakizunaren aurkako protesta ekintzetan murgilduta zebilen eta, 11 lekukoren arabera, kale bazter baten Special Patrol Groupeko polizien eskutatik jipoi latza jaso zuen, bizitza galduz.

Irudien azpian agertzen den letra zatia "Regga Fi Peach" (Reggae Peachentzat) abestitik hartua da, LKJek omenaldi modura konposatua. Kasua, noski, berrirekitze saiakera batzuen arren, inoren erantzukizunik gabe itxi zen.

Linton Kwesi Johnson Jamaikar musikan izandako innobazio sortzaileetako bat da. Zehatz esateko, estilo berri bat sortu zuen 1978an Dread, beat An' Blood diskoan erabilitako DUB POETRYarekin. Estilo hau Reggae erritmoaren gainetik esaldiak sartzean datza baina, Jamaikako DJ edo Toasting estiloan ez bezala, hitzak ez dira inprobisatutakoak, aurrez idatziak baizik.

Beraren zenbait disko entzunak ditut, eta gehien atsegin dudana gaur aurkezten dizuedana da, Bass Culture, esan bezala 1980an kaleratua. Bertan, "Regga Fi Peach"ez gain, amodio eta politika gaiak jorratuz sortutako abestiak aurki ditzakegu, "Sammy Dead" klasiko jamaikarraren bertsio eta guzti, "Di Black Petty Booshwah" abestia hain zuzen. Aipatzekoa, baita ere, letraren probokazioagatik, "Inglan is A Bitch" delakoa, edo belarrira arraro baina erakargarria egiten den "Loraine" (Bad Mannersenarekin zerikusirik ez) amodio kantua.

Beti bezala, hemen duzue diskoa jaisteko aukera:Download now zShare horia

Mp3 erreproduktorean ere pare bat abesti jarriko ditut, ohitura den legez.

Blair Peachi buruz zerbait gehigao jakiteko: Anti Nazi Leaguen omenaldi orria;Wikipedia;

Linton Kwesi Johnsoni buruz: Diskografia; Musika zigilua; Web ofiziala;


Powered by ScribeFire.