Sunday, October 28, 2007

Skalariakek agur esan zuen...

...eta inork ez daki ziur noiz arte.

skalariak ska republik

Guk, badaezpada ere, eta beraien web ofizialean gutxienezko 2 urteko tartea hartzeko asmoa zutela ikusirik, dena prestatu, motxila hartu eta Bartzelonarako bidea egin genuen, ezustekoz beterik dena esan behar bada.

Hala ere, goizeko 8tan hasitako hiri-tourraren ondoren, kontzertu lekura garaiz iritsi ginen. Ordurako, ordea, kriston ilarak zeuden montatuta, eta jende kurioso samarra ikusteko aukera izan genuen: Rude Boy eta Mod sueltoren bat, BootBoy dexente eta euskaldunez jantzita zihoazen kataluiniar asko ere bai. Batzurekin hitz egin ondoren, eta Donostiar ilustreren baten anaia agurtu eta gero, barruraka sartu ginen.

Pertsonalki esan beharra daukat Skalariaken zuzeneko emanaldietako originaltasun gutxia ezagututa ezusteko pozgarria eraman nuela, azken kontzertu bati dagokion elementuak gehitu zituztelako: diaporama, argi kainoi potenteak publiko artean.

Logikoa zirudien hala izatea, kontuan edukita zuzeneko diskoa grabatu eta DVD bat editatzera doazela. Hala ere, esfortzu aldetik ondo.

Ezagutzen nauzuenok badakizue Skalariakek urtetan izan duen bilakaerarekin ez naizela oso ados izan. Gutziz ulertzekoa da beraien musika hasierako Hooliganismotik jarrera politiko internazionalista eta mestizora jo nahi izatea, eta ez daukat ezer horren kontra. Gainera, publiko fidelagoa izan dute beti hortik zehar, Europan eta baita Hego Amerikan ere, eta horrek aldaketa bat eskatu die. Nire bilakaera, ordea, ska musika eta beraren erreferentzia handi batzuk Skalariaken bidez deskubritu ondoren, aurrera baino atzerakoia izan da, denboran behintzat. Horregatik, "En La Calle"tik aurrerako diskoetan faltan bota izan ditut musika jamaikarraren sorrerara bideratzen ziren erreferentziak letratan, eta aurreneko bi diskoetako freskotasuna eta jarrera.

Dena dela, kontzertu haundia izan zen, gogoratzeko modukoa. Skalariakek bere kronika ere egin du, beren web orrialdean. Kronikaren amaieran dagoen argazkian publikoaren argazki orokor bat dago. Zooma erabilita begiratzen jarri eta hara! gu ere hantxe gaude:

Foto-ska-republik-concert

Martin, Andoni Jon eta Ni azaltzen gara, gainetik marraztutako zirkulu horiaren barnean.

Nik ateratako argazkiak Flickerren daude, beti bezela, eta pare bat hemen ikusteko aukera duzue:

Skalariak BCN 07 052

Skalariak BCN 07 059

1 iritzi:

Txuri Urdin Por El Mundo said...

Beste egunean erosi nuen DVDa eta egia esateko oso ongi dago ;) Ni ez nintzen Bartzelonako kontzertuan egon, baina bai duela urte batzuk Bilboko Kafe Antzokian egindakoan, oso ongi egon zena.
Gogoratzen dut oraindik nola egongo ginen jende pila taula gainean SKA dantzatuz...
GORA SKALARIAK!
BETI * REAL!