Sunday, September 02, 2007

Igande arratsalderako Reggaea 3

Argazkia: Jan_Bakker

Estropadak eta geroko poteo latzaren ostean, etxera iritsi eta zer hobe musika pixkat entzuten lasai botata egotea? Horretarako aproposena iganderoko musika bilduma:

Sugar Minotten toasting gozoak belarria jamaikar klasiko baten letretara eramango dizue, "Vanity" izeneko kantan. Igandetako bildumaren aurreneko astean bezala, Barry Biggsen zerbait ere badugu, "One Bad Apple". pop-reggae-soul ikutuarekin, koroak gutizia bat dira edozeinentzako.

Soul tankerako reggaearekin jarraituz, Inner Circleen instrumental zoragarri bat, "T.S.O.P" delakoa, stereo efektu kuriosoekin (adi bozgorailuei!).

Pixka bat sentimentalago jarrita, Sugar Simoneren "King without a Throne". Egokia bihotz bakartientzako. Hala ere, bada aukerarik, dirudienez, Jamaikan, neska politak ezagutzeko. Hala diote behintzat The Gayladsekoek "My Jamaican Girl"en, konparazioetan sartzen ausartzen direlarik...

Estilo eta gaiez aldatuz, Sugar Minotten bigarrena gaurkoan, roots melodiko hutsa den "Hang on Natty". Eta roots gehiago, Milton Henryrena oraingoan, bere "Sitting in the Corner"ekin. Oso interesgarria.

Skara pasa gaitezke gero, super klasiko baten bertsio freskoarekin. Lord Tanamo handia ("I'm in The Mood for Ska" sortu zuena) Dr. Ring Ding and The Senior All Stars atzetik dituela, "Best Place in the World"ekin inoiz baino gazteago dago (73 urte).

Bi estilo falta zaizkigu ikutzeko, gaurko honetan:

Dub estiloa Wayne Jarretek dakargu, "Brimstone and Fire dub"en.

Eta ixteko, nola ez, rocksteady pixka bat, eta ez nolanahikoa. Ken Boothe eta BB Seaton, generoaren haundienetako bi, "(It's the Way) Nature Planned It" maitasun kantan. Naturak hala erabaki zuen...

Ondo izan!

Igande Arratsalderako Reggaea 3:

Download now zShare horia

0 iritzi: