Sunday, May 03, 2009

Igande Arratsalderako Reggaea 14

Aste honetan ere nagusiki musika instrumentalez osaturiko bilduma dakarkizuet belarrietara:


Eta, nola ez, garai hartako musika jamaikarrean izan diren instrumentista handienetariko batzuk entzuteko aukera izango dugu. Gainera, beste askotan Rocksteadya edo Reggaea gailendu den bitartean, gaurkoan argi eta garbi Ska doinuak dira nagusi Igande Arratsalderako Reggaearen bilduma honetan.

Salbuespenekin hasteagatik, hala ere, Jimmy Londonen 70etako Reggae intimistaren muestra bat utzi dizuet. Garai hartan ezagun samarra izatera iritsi zen gizona Simon & Garfunkelen abesti arrakastatsuren baten bertsioagatik.

Hurrengo biak gaurko ezaugarri nagusietan guztiz sartzen diren bi abesti dira, biak Baba Brooks tronpetalari ezagunarenak. Baba 60. hamarkada hasiera horretan musika jamaikarra modernizatu zuen horietako bat da.

Erritmo lasaia berreskuratuz, Dandy Livingstone bere Brother Dan's All Stars taldearekin azaltzen zaigu. Dandy gaztetan Ingalaterrara joan zen milaka jamaikarretako bat da, eta bere karrera osoa han eman du. Rico Rodriguezekin batera, "Rudy, a Message to You" himnoa konposatu zuen 60. hamarkada bukaeran.

Gainontzeko abesti guztiak bilduma hauetan hainbatetan azaldu diren musikari handienak dira: Tommy McCook, Roland Alphonso, Skatalites (aurreko biak eta beste batzuk barne hartzen zituena)...

Disfrutatu!

Igande Arratsalderako Reggaea 14

0 iritzi: