Saturday, October 18, 2008

Igande Arratsalderako Reggaea eta bloga bueltan dira!

Azken egunotan blogari buruzko kontuak eskatu dizkidate bi irakurlek, Reggae konpilazioekin zer gertatzen zen galdetuz. 2007ko abendutik bloga ezer mugitu ez bada bada ere, ez dut musika audizioan eten eta gutxinaka egokiak iruditzen zitzaizkidan bildumak prestatzen jardun dut, nahiz eta ez hedatu.

Gaur hori aldatzeko asmoz nator. Ezin dut esan bapateko berrindartze onek zenbat iraungo duen, baina hilabetetan zehar denbora pixkat dedikatu diozun zerbaiti buruz, hainbeste tarte eta gero norbaitek interesarekin hari buruz galdetzen dizunean, obligazio eta poz pixkatekin erantzun beharrean zarela iruditzen zait.

Hemen, bada, Igande Arratsalderako Reggaea 8:




Rain From The Skies - Delroy Wilson
Blinded By Love - Slim Smith
West of Parade (Tommy McCook) - Rupie Edwards All Stars
Rude Walking - Tommy McCook & The Upsetters
Gimme Little Sign - Maxine Harvey
Bogie Reggae - Val Benett
Judgement Warrant - Val Bennett
Closer Together - Slim Smith
Tenor Man Trip - Roland Alphonso & The Soul Vendors
Mr Fashion - Roland Alphonso & The Sound Dimension

RockSteady asko dago bilduma honetan, gaurkoan:
Delroy Wilson eta Slim Smith bezalako generoko ahots nagusienetakoetan, edo Tommy McCooken instrumentaletan. Hala ere, Lovers Rock pixkat ere badugu, Maxine Harveyren ahots gozoan, eta atzetik daukan musika-tresna elektrikoz egindako melodian.

Hori da "modernotasunari"egindako kontzesio bakarra. Gainontzekoek atzera, 60. hamarkadara garamatzate berriro ere. Val Bennett bilduma hauetan askotan azaldutako maisua bidai lagun dugula. Slim Smithek ere berriro bere mezua luzatu nahi dugu, eta nere ere egingo dut. "Closer Together". Blog hau eta irakurleen artean hala izango dela espero dut berriro ere aurrerantzean.

Bukatzeko, saxoaren errege eta Skatalites eta gero Soul Vendorsen ibilitako Roland Alphonso, Phoenix City Mitikoaren sortzailea, Rocksteady eta Reggae pixkatekin gaurkoz zuetaz despeditzeko baliogarri zaidana.

Mila esker hor jarraitzeagatik.

Ondo Izan!

5 iritzi:

Jokin Bereciartu said...

Aupa Oier!

Zer moduz bukatu zenuten atzo gaua?

Pozten naiz, Igande Arratsalderako Reggae konpilazioari berriro ekin diozula.

It's already downloading!!!

Ondo ibili!

Aitor said...

habra que probar!

Trojan Warrior said...

Aupa Jokin!

Ba Dokan bukatu nun nik Nerea, Marta eta nere kuadrilako birekin.

Esan nizun jarriko nuela, ta hemen dago. Ea gustatzen zaizun.

Ondo izan

xabicevic said...

Aupa Oier!
Pozten naiz zu blogosferan berriro ikusteaz.Reaggea ez dut ia jarraitzen eta zure gomendapenak beti dira onak estilo musikal hau ezagutzen joateko.

Trojan Warrior said...

aspaldiko xabi!

Nik ere blogosferan jarraitzen zaitut.

Besarkada bat!