Sunday, March 15, 2009

Igande Arratsalderako Reggaea 13

Aspaldiko partez, eta udaberri usaina darion arratsalde honetan, bilduma berri bat une lasairen baten entzuteko ezin aproposagoa dena.


Gaurkoan, ia osoki Sound Dimension taldearen omenez prestaturiko bilduma duzue entzungai: Studio One disketxe mitikoko grabazio-talde instrumentala izan zen Sound dimension delakoa. Skatalites maisuen atzetik, Coxsone Dodden estudioko grabaketa gehienetan parte hartu zuena. Skatalites bezala, beste izen batzuren pean ere lan egin zuten (Soul Vendors edo Soul Brothers, adibidez).

Taldea osatu zuten izen batzuk errepasatzea besterik ez dago dakarkizuedanaren kalitatea nabaritzeko: Jackie Mittoo teklista bikaina, Ernest Ranglin gitarjolea edota gaur egunean Skatalitesen tronboijole den Vin Gordon.

Sound Dimensionen piezak beste talde gutxirenak bezain egoki kokatu daitezke eskaintzen dizkizuedan bilduma hauen izpirituan. Izatez, aurreko bildumatan behin baino gehiagotan azaldutako Carlton & The Shoes taldearen instrumentu joleak izan genituen Sound Dimensionekoak hemen agerturiko abestietako batzutan.

Bereziki interesgarriak iruditzen zaizkit Roland Alphonsorekin jotzen duten 'King Sax' eta 'First Come First Served'.

Bilduma osatzeko Baba Brooks eta Heptonesen (ikaragarria, porzierto) bi abesti ere badituzue, Sound Dimensionen melodiak borobiltzen dituztenak, dudarik gabe.

Igande Arratsalderako Reggaea 13