Sunday, November 16, 2008

Igande Arratsalderako Reggaea 12




Dozena kunplituta, igande arratsalde hontarako ere bada entzungarria den musika jamaikarrik:


Inoiz baino gehiago, denetarik dagoela esan beharra dago: Ska, Reggae eta karibeko beste estiloen nahasketa ere abestiren baten. Gaur egungo taldeak, Studio Onen hasiera xamarretik egondako musikariak eta baita betiko eta oraingoen artean sortutako abestiren bat ere.

Goza dezazuela!

Sunday, November 09, 2008

Igande Arratsalderako Reggaea 11


Igande Okupatua izan det eta, barkamena eskatuz, baina garaiz oraindik, 11. Reggae bilduma. Aste honetan Lovers Rocka nagusi!

Abestien komentariorik gabe izan beharko du oraingo honetan. Sentitzen det! Bilduma nere gustukoenetakoa da, hori bai esan beharra dagoela.



Disfrutatu!

Sunday, November 02, 2008

10. Igande arratsaldetarako Reggae bilduma

Zenbakiak gogorarazten dit 10. aldiz hemen naizela momentu lasaietarako (edo giroa lasaitzeko) jamaikar kutsuko musika pixka bat zuekin konpartitzeko asmoz.

Zer dugu ba, hamargarren bilduma hau osatzeko?

Denetarik pixkat, ia beti bezala:

My Time - Bob Andy
Me and you - Carlton & The Shoes
Red Moon - Clancy Eccles
Sho-Bee-Doo - Byron Lee & The Dragonaires
Crime Don't Play - Bob Andy
Love Me Forever - Carlton & The Shoes
Jimmy Say Hello - Jimmy London
Going Home - Bob Andy
Running Wild - Jimmy London
Father Forgive - Cedric 'Im' Brooks

Ikusten den bezala, Bob Andy, Jimmy London eta Carlton & the Shoes dezente, beste artista klasiko batzuez lagunduta.

Bob Andyk nagusiki Rocksteadya dakarkigu, bere 'Songbook' diska klasikoko hiru abestirekin. Jimmy London, hain ezaguna ez izanda ere, Ingalaterran 70. hamarkadan Reggaea Popera hurbildu zuen horietako bat da, bere ahots gozoa lagun. Entzun, bestela, "Running Wild" abestia. Reggaea Disco musikarekin nahasten saiatzeko saiakera argia dela iruditzen zait.

Bakarlariak utzita, Carlton & the Shoes gehien maite dudan taldeetako bat da. Rocksteadyaren barruan Paragons eta Techniques ezagunagoen alturan daudela iruditzen zait, hirukote bokalista talde bezala (talde eraketa hau oso ohikoa bihurtu zen 60. hamarkada hasierako talde instrumental edo bokalista bakarlarien ondoren). Abesti guztiz marabillosoak dituzte, eta hemen horietako bi frogatzeko.

Azkenik, lehengo astean ere bilduman izandako Clancy Eccles, Blue Moon superklasikoaren bertsio batekin, Byron Lee eta bere Dragonaires orkestra, instrumental mugitu batekin, eta itxiera 100% Rootsa den atmosferan Cedric Brooks haundiarekin. Hori da hori saxoan egitea.

Ilusioa egiten dit, eta ondo legoke jaitsi eta gero komentario labur bat utziko bazenidate!

Ondo Izan!